2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Sailkapenaren aldaketa, Allozko 6. poligonoko 114. lurzatiko lurzoruaren zati batean. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen sailkapena aldatzea Allozko 6. poligonoko 114. lurzatiko lurzoruaren zati bati.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Deierrin, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2610956