169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Lekualdatze-lehiaketa, 6 plaza betetzeko honako lanpostu hauetan: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 23an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Oinarriak onestea sei plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi baterako, honako lanpostu hauetan: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea).

Horren berri ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2026ko uztailaren 28an.–Idazkaria, Rosa María Ferrer García.

Hautapen-prozesua gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 1/2025 Foru Lege-dekretua, 2005eko maiatzaren 7koa, onesten dituena Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak; 215/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

DEIALDIAREN OINARRIAK, TAFALLAKO UDALEKO 6 PLAZA HUTS LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO, HONAKO LANPOSTU HAUETAN: ADMINISTRARI-OFIZIALA, ADMINISTRARI-OFIZIALA (IDAZKARIA-AKTAK) ETA ADMINISTRARI-OFIZIALA (KONTABILITATEA)

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez 6 plaza huts betetzea, honako lanpostu hauetan: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea). Plazak funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak dira, eta identifikaturik daude honako koadro honetan jasorikoaren arabera:

Deialdiko plazak:

PLAZA

IZENA

ARAUBIDEA

BARRUTIA

NAHITAEZKO HIZKUNTZA

EUSKARA

01.04

Administrari-ofiziala

Funtzionarioa

Zerbitzu Orokorrak

01.05

Administrari-ofiziala.

Idazkaria - aktak

Lan-kontratuduna

Zerbitzu Orokorrak

01.12

Administrari-ofiziala

Funtzionarioa

Zerbitzu Orokorrak

C1

02.04

Administrari-ofiziala.

Kontabilitatea

Funtzionarioa

Zerbitzu Ekonomikoak eta Toki Garapena

04.21

Administrari-ofiziala

Lan-kontratuduna

Herritarren Segurtasuna

B2

05.19

Administrari-ofiziala

Funtzionarioa

Gizarte Zerbitzuak

B2

1.2. Deialdi honetan hasiera batean eskainitako plaza kopurua aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, gehitzen ahalko dira beste plaza huts batzuk, alegia, kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak.

Halaber, aipatutako plazak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokapen prozesuetan sartzeagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei esleitzeagatik edo ordenamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

Lekualdatze-lehiaketa honetan beste plaza bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako plazak ere bete beharko dira.

Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze-lehiaketan plaza erdietsi eta hutsik uzten dituzten plazak ez dira eskainiko, baldin eta horiek bete beharrik ez badago, "iraungitzekoak" direlako edo antolaketa arrazoiak daudelako.

Deialdiaren zazpigarren oinarrian aipatzen den epea, plaza hutsak aukeratzekoa, deialdiko plazen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, hutsik gelditzen direnak organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera eginiko aldaketen ondorioz.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, bete beharko dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleituriko plazaz jabetzeko orduan:

a) Tafallako Udaleko langile finkoa izatea, administrazio-egoera edozein dela ere.

b) C mailakoa izatea, administrari-ofizialaren lanpostuan, ematen zaion izena edozein dela ere.

c) Euskarako nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duen plaza bat lortu nahi bada, plaza horretarako eskatzen den jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

d) Subrogazio-prozesuetatik datozen langile finkoen kasuan, beren ekoizpen-unitateari atxikitako lekualdatze-lehiaketetan bakarrik hartu ahal izanen dute parte.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

2.4. Lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzian dauden langileak jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuz.

2.5. Jarduneko zerbitzura itzultzean plaza huts bati behin-behinean atxikita gelditu diren langileek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

2.6. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere aldaketarik ekarriko bertan parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoan.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez eta I. eranskineko eskabide-ereduarekin bat, https://sedeelectronica.tafalla.es/ helbidean, nabigazio bide honi jarraikiz: "https://www.tafalla.es/convocatorias/", deialdi honi dagokion aipamenean.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Izangaiek aurkeztu beharko dituzte hizkuntzen jakite-mailak frogatzeko egiaztagiriak soilik, II. eranskinean jasoriko baremoan zehaztu bezala.

Euskarako hizkuntza-eskakizuna duen plaza bat lortu nahi izanez gero, izangaiek aurkeztu beharko dute plaza huts horretarako ezarrita dagoen maila frogatzeko titulu edo ziurtagirietako bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek zehaztu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Tafallako Udalean administrariaren lanpostuan eginiko zerbitzuei buruzko informazioa zuzenean gehituko zaio parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalari, eta epaimahaiari igorriko zaio, baremazioa egin dezan.

3.4. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

3.5. Akatsen zuzenketa. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila deialdiaren fitxan, egoitza elektronikoan.

4.2. Behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketako plazak bete gabe gelditu direla deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko.

4.5. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila deialdiaren web-fitxan.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako Udaleko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: Gonzalo Ibarrola Inchusta, Tafallako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Rosa Ferrer García, Tafallako Udaleko idazkaria.

Ordezko idazkaria: Marta Pernaut Ojer, Tafallako Udaleko aholkulari juridikoa.

5.2. Epaimahaiak eratu beharko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, baina horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimenduen balorazioa.

6.1. Gehienez 46 puntuko balioa izanen duen eskala baten barnean, honako elementu hauek baloratuko dira, honela banaturik:

a) Antzinatasuna administrari-ofizialaren lanpostuan, Tafallako Udalean, puntu bat urteko: 40 puntu gehienez.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa.

Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

b) Hizkuntzak jakiteagatik erantsitako puntuazioa: 6 puntu gehienez.

b.1.) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

6.2. Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

6.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

6.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

6.5. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du parte-hartzaileek lortutako puntuazioa, Udalaren web-orrian, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten merezimenduen balorazioaren gainean.

6.6. Izangaiek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, joko da administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, hots, kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakarraren bidez.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera, eta plaza hutsak hautatzea.

7.1. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen ditu parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak, Udalaren web-orrian, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari igorriko dizkio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta espediente osoa.

Aurreko izapidea eginik, parte-hartzaileen eskura jarriko da hautatzen ahal dituzten plazen zerrenda. Horretarako, deialdiaren fitxan argitaratuko da zerrenda hori, Udalaren web-orrian, eta bost egun balioduneko epea irekiko da parte-hartzaile interesdunek beren eskaera egin dezaten telematika bidez, erregistro elektronikoa baliatuz.

Organo deitzaileak puntuazio-ordenari jarraikiz eginen du plazak hautatu eta esleitzeko egintza.

Hautaketaren emaitzari buruzko informazioa argitara emanen da Tafallako Udalaren egoitza elektronikoan.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren plaza hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Plaza hutsak hautatzeko epea bukatuta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin hautaturiko plazari.

8.–Plazak esleitzea eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak lanpostuaren esleipena eginen du interesdunen eskaeren arabera, lortutako puntuazio-ordenari jarraikiz.

Plaza hutsak hautatzeak berekin dakar lehiakideak berariaz onartzea eskaeran adierazi dituen plazen artean esleitzen zaiona, eta ezin izanen dio uko egin.

8.2. Plaza hutsak esleitu ondoren, alkateak lanpostuei dagozkien izendapenak eginen ditu, eta horiek argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

8.3. Izangaiek esleituriko plazez jabetu beharko dute esleipenaren ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean; dena dela, organo deitzaileak jabetza hartzeko data zehatz bat ezar dezake ebazpen horretan.

9.–Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:

–Tafallako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoak honako hauek dira: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege betebeharra betetzeko) eta DBEOren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, eta, orobat, behar den denboran guztian, zehaztu ahal izateko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak. Aplikatuko da artxiboen eta agirien gaineko araudia (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko, udal bulegoetara joz.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien edo deialdia bera aplikatzeko egintzen aurka, baldin egintza horiek ez badira kalifikazio-epaimahaiarenak, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, TAFALLAKO UDALEKO 6 PLAZA HUTS LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO, HONAKO LANPOSTU HAUETAN: ADMINISTRARI-OFIZIALA, ADMINISTRARI-OFIZIALA (IDAZKARIA-AKTAK) ETA ADMINISTRARI-OFIZIALA (KONTABILITATEA)

DATU PERTSONALAK:

Deiturak eta izena:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria:

( )

Nazionalitatea:

Egungo helbidea:

Herria:

Posta-kodea:

Probintzia:

Telefono finkoa:

Telefono mugikorra:

Helbide elektronikoa:

Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:

1.–ESKATZEN DUDALA onartua izatea parte hartzeko Tafallako Udaleko administrari-ofizialen sei plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia ............ zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ...............................................................................(e)(a)n.

2.–Administrazio datuak.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

Funtzionarioa

Lan-kontratudun finkoa

a) Administrazio-egoera:

Jardunean

Zerbitzu berezietan

Eszedentzia berezian

Borondatezko eszedentzian.

Nahitaezko eszedentzian.

b) Egungo destinoa:

Lanpostua ..............................................................................................................................

Jabetza hartzearen eguna .................................................................................................................

c) Maila edo taldea ..............................................................................................

3.–Nik, sinatzaileak, adierazten dut eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

4.–Eskabidearekin batera, aurkezten ditut aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak.

Hortaz, eskatzen dut onartua izatea eskabide honetan aipatutako deialdian.

Tokia eta data

Sinadura

TAFALLAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Tafallako Udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko, bat etorriz Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin. Herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua da aurkeztutako eskabidearen kudeaketa administratiboa egitea, besterik ez. Herritarrek noiznahi erabil dezakete datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea, jendearendako arreta bulegoetara joz: Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla; telefonoa: 948 70 18 11.

II. ERANSKINA.–BAREMOA

Lekualdatze-lehiaketa honetan, gehienez 46 puntuko balioa izanen duen eskala baten barnean, honako elementu hauek baloratuko dira, honela banaturik:

a) Antzinatasuna administrari-ofizialaren lanpostuan, Tafallako Udalean, puntu bat urteko: 40 puntu gehienez.

Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa.

Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

b) Hizkuntzak jakiteagatik erantsitako puntuazioa: 6 puntu gehienez.

b.1.) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

Gehienez 2 puntu emanen zaio Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari.

Titulazio edo egiaztagiri hori ez izanez gero, baloratuko da A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokidea den titulazioa edo ziurtagiria izatea, honela:

A1: 0,4 puntu / A2: 0,8 puntu / B1: 1,2 puntu / B2: 1,6 puntu / C1: 2 puntu.

b.2.) Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera plazan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 2,76 puntu gehienez.

Gehienez, 2,76 puntu emanen zaio Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarazko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari.

Titulazio edo egiaztagiri hori ez izanez gero, baloratuko da A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokidea den titulazioa edo ziurtagiria izatea, honela:

A1: 0,55 puntu / A2: 1,10 puntu / B1: 1,65 puntu / B2: 2,20 puntu / C1: 2,76 puntu.

Iragarkiaren kodea: L2610477