169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizioa, izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (D maila)

Alkatearen 2026ko abuztuaren 12ko 2026-0405 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak, oposizio bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratuarekin bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (D maila), aldi baterako kontratazioen bidez erantzuteko Lodosako Udalean sortzen diren premiei. Horiek horrela, eskaerak aurkezteko epea irekitzen da, 7 egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi zena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdia arautuko duten oinarri arautzaileak argitaratuko dira Lodosako Udalaren egoitza elektronikoan (lodosa.sedeelectronica.es), atal honetan: Gardentasun Ataria/1. INSTITUZIONALA/1.7. LANGILERIA/1.7.2. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA/2025/Abian diren hautapen prozesuak.

Deialdi honen gaineko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera beharrezkoak direnean, argitaratuko dira Lodosako Udalaren egoitza elektronikoan (lodosa.sedeelectronica.es), atal honetan: Gardentasun Ataria/1. INSTITUZIONALA/1.7. LANGILERIA/1.7.2. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA/2025/Abian diren hautapen prozesuak.

Lodosan, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Laura Remirez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2611089