169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-20 unitatearen esparruan. Hasierako onespena

Alkatearen abuztuaren 7ko 406/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, tipologia aldatzeko Azagrako Udal Planaren UE-20 unitatearen esparruan, Prosalher Edificaciones SLk sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.

Azagran, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2610995