2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Ordenantza fiskala, arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2026ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Santakaran, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2610946