2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Izangaien bi zerrenda eratzea, zerbitzu anitzetako ofizialen lanpostuan aritzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako
Eguesibarko Udalak, 2026ko uztailaren 9an egin tokiko gobernu batzarrean, EBAZPEN hau eman zuen:
Deialdia, hautaproben bidez eratzeko izangaien bi zerrenda, bete dadin zerbitzu anitzetako ofizialen lanpostua: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako. Helburua da Eguesibarko Udalaren beharrei erantzutea.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude webgune honetan: https://www.valledeegues.com/eu/
Sarrigurenen, 2026ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2611212