169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako biltegia

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, udal bulegoetako iragarki-taulan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutako mugakideek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia):

Sustatzailea: Eduardo Ichaso Gazpio, Javier Landa Díaz ordezkatuz.

Jarduera: nekazaritzako biltegia legeztatzea.

Tokia: Las Merindades, 54-54A-54B (369. 370. eta 37. lurzatiak, 2. poligonoa).

Castejónen, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2611021