169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterlana Elizondoko 16. poligonoko 486 lur-zatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2026ko uztailaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan erabaki zuen hasiera batean onestea José Javier Echeverria Recartek eta María Dolores Echeverria Recartek Elizondoko 16. poligonoko 486 lur-zatian sustatutako xehetasun-azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2026ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2611054