169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak eta bestelako euskarriak egin eta izapidetzeko. Behin betiko onespena

Eulateko Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta izapidetzeko ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Eulaten, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK ETA BESTELAKO EUSKARRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da honako hauei loturiko administrazio-jarduera: alderdi batek eskaturik, udal organo eta agintariek egiten dituzten edo ardurapean dauzkaten agiriak:

1. Udalaren artxiboetan dauden plano eta fitxategiak kopiatzea, bai paperean, bai euskarri digitalean.

2. Ziurtagiriak, salbu eta Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak.

3. Kopia eginbidetuak.

4. Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

5. Fotokopiak.

6. Langileen plazak betetzeko deialdiak.

Sortzapena

3. artikulua. Agiria egiteko edo izapidetzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira ordenantza honetan ezarritako tasak, eta agiri hori ez da emanen edo izapidetuko baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta ordainketa agiri bidez frogatu ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo izapidetzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa-arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak sartuko dira Udalaren Diruzaintzan, Udalak gordailu-erakunde batean irekitako kontu korronte batean, edo Bulego Nagusietan eskudirutan ordaintzen ahalko dira, horretarako gaitutako kutxan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Planoen eta fitxategien kopiak.

1. Udal Planaren planoak, edo espediente publikoetan daudenak, paperezko euskarrian:

–DIN A3, koloretan: 1,20 euro.

–DIN A3, zuri-beltzean: 0,20 euro.

–DIN A4, koloretan: 1 euro.

–DIN A4, zuri-beltzean: 0,10 euro.

2. Fitxategien kopiak euskarri digitalean:

–Euskarri digitaleko lehen fitxategiagatik: 1 euro.

–Gainerako fitxategi bakoitzeko: 0,30 euro.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1 euro.

2. Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 2 euro.

3. Aldez aurretik txostena behar duten ziurtagiriak. Txosten bakoitzeko: 12 euro.

Ziurtagiriarekin batera baldin badoaz planoak edo/eta fotokopiak –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, eskatuko da, orobat, I., III. edo IV. epigrafeetatik dagokien tasa.

III. epigrafea.–Kopia eginbidetuak.

Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 2 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako.

IV. epigrafea.–Agirien konpultsa.

1. Konpultsa bakoitza: 1 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

V. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1. Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko.

–DIN A3, zuri-beltzean: 0,20 euro.

–DIN A4, zuri-beltzean: 0,10 euro.

–DIN A3, koloretan: 1,20 euro.

–DIN A4, koloretan: 1 euro.

VI. epigrafea.–Langileen plazak betetzeko deialdiak.

1. A mailan sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuaren ariora), izena emateagatik: 22,80 euro.

2. B mailan sartzeko, izena emateagatik: 20,55 euro.

3. C mailan sartzeko deialdietan izena emateagatik: 11,40 euro.

4. D eta E mailetan sartzeko deialdietan izena emateagatik: 4,50 euro.

Baldin deialdiko lanpostuak lan-kontratukoak badira, ikusiko da deialdiko ordainsariak zer funtzionario-mailari dagozkion, eta horren araberako tasak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2610967