204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

91/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

92/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

AKATS ZUZENKETA, irailaren 14ko 81/2022 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten da maiatzaren 25eko 58/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat osasun langileentzat, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

86/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea Hugo López López jaunaren ordezko izatetik kentzea xedatzen duena.

87/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, José Ignacio Labé Valenzuela jauna Hugo López López jaunaren ordezko izendatzen duena Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan.

88/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Ana Bretaña de la Torre andrea Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatzen duena.

213/2022 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Alberto Garde Sesma jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua.

214/2022 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Martín Juan Rodríguez Sánchez jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.

103/2022 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Virginia Turrillas Osés andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko buru.

147E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez M.ª Dolores de la Mota Arzoz izendatzen baita Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoko buru bitarte baterako. Bulego hori atxikita dago Industria Sustatzeko Zerbitzuari, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.

239/2022 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez adingabeen arretaren arloko kideak izendatzen baitira Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean.

32E/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Lucía Andía García de Olalla andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Ataleko buru.

33E/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Lucía Andía García de Olalla andrea, Gazte Entitateen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2022ko irailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

224/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

400/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzen dituena 2022-2023 ikasturterako.

421/2022 EBAZPENA, irailaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Miren Edurne Leonis Sarratea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialean sartzea, 2022ko deialdi bakarrerako.

192/2022 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Amaya Aguas Torres andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasun Eskolaren Unitateko buru izendatzen duena.

1393E/2022 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jesús Javier Pérez Trullós jauna, Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaerari Laguntzeko Unitateko burua.

1471E/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Marta Buldain Parra andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pazienteak hartzeko-ospitaleratzeko eta beste osasun zentro batzuetara eramateko Unitateko burua.

1473E/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Miren Pascual Rodríguez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pazienteak hartzeko-ospitaleratzeko eta beste osasun zentro batzuetara eramateko Unitateko buru.

1478E/2022 EBAZPENA, irailaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Javier Emmanuel Litro jauna, Osasun Mentaleko Errehabilitazioko eta Programa Anbulatorioetako Erizaintza Unitateko burua.

1479E/2022 EBAZPENA, irailaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Aiora Leache Alegría andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Osasun Mentaleko Errehabilitazioko eta Programa Anbulatorioetako Erizaintza Unitateko buru.

1497E/2022 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jesús Hernández Palacios jauna EDI Kudeatzeko eta Biltegiko Logistikarako Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1502E/2022 EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Concepción Esparza Lizasoain andrea, Osasun Mentaleko Programen Arloko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

1503E/2022 EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Rubén Maeztu Ugarte jauna izendatzen baita Osasun Mentaleko Programen Arloko buru.

1522/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez David Carlos Peralta Donner jauna izendatzen baita Tafalla-IV. Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendari.

1533E/2022 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Obanos Blanco andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Osasuneko Informazio Sistemen Bilakaerari Laguntzeko Unitateko buru.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2388/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kalifikazio epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdirako.

226/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita estatuko lekualdatze-lehiaketarako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

227/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita estatuko lekualdatze-lehiaketarako Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat.

229/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa argitaratzen duena, lanpostuak ezabatzea eskatzeko prozedura ezartzen duena eta zehazten duena zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2022-2023 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

230/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, argitara ematen dituena Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetakoen zonifikazioa eta departamentu honen mendeko ikastetxe eta programetako plantillak, eta zehazten dituena lanpostuak ezabatzeko eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaeren prozedurak eta 2022-2023 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak (maisu-maistren kidegoko irakasleei dagozkienak).

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofiziala eta mantentze-lanetako ofiziala izateko berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

441/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 398/2022 Ebazpenean atzemandako bi akats material zuzentzen dituena; ebazpen horren bidez derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2022-2023 ikasturterako.

1.7. BESTELAKOAK

65/2022 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Murillo el Cuendeko balorazio txostena onesten duena.

66/2022 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Lakuntzako balorazio txostena onesten duena.

238/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, eraikitzeko administrazio baimena ematen duena "La Falconera" izeneko parke fotovoltaikoa, 1.920 kW-ekoa, sarearekin konektatzeko aurreproiekturako, Erriberrin.

250/2022 EBAZPENA, irailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Corellako udal-mugartean Navas eguzki instalazio fotovoltaikoa, 875 kW-ekoa (998,76 kWp), gauzatzeko.

251/2022 EBAZPENA, irailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Zangozako udal-mugartean Camino Javier eguzki instalazio fotovoltaikoa, 875 kW-ekoa (998,76 kWp), gauzatzeko.

397/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Zizur Txikiko "Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena, bere instalazioak aldatzeagatik eta hasierako baimena emateko kontuan hartu ziren espazioen erabilera edo xedea aldatzeagatik.

398/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez beste baimen bat ematen baitzaio Iruñeko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari, titulartasuna aldatu duelako eta egoitza soziala eta instalazioak aldatu dituelako. Horrekin batera, baimendutako gehieneko edukiera aldatzen da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Bertan behera uztea Udaltzaingoan udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdi berriaren oinarrien onespena

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obretako langilearen lanpostu bat. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planaren aldaketa, Arbeitzako 1. poligonoko 932. lurzatian.
Behin betiko onespena

Udal Planaren aldaketaren araudia, lurzoru urbanizaezinaren azpikategorizazioa aldatzeko Etxabarriko 9. poligonoko 274-A eta 324. lurzatietan

ANDOSILLA

Aldaketa, Hirigintzako Araudiaren 77. artikuluan. Behin betiko onespena

ARANTZA

Arau Subsidiarioen aldaketa xehakatua, Lehentasunezko Birgaitze Eremua hirigune historikoarekin mugatzeko. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 173. lurzatian. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 436. lurzatitik 467.era bitarteko lurzatietan.
Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. lurzatian. Behin betiko onespena

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2045. eta 2046. lurzatietan. Behin betiko onespena

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Espartzako 10. poligonoko 156. lurzatian.
Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia eta hirigintza-hitzarmena Getze Galarko 6. poligonoko 9. lurzatian. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatian. Behin betiko onespena

UHARTE

Aldaketa, Auzo Zaharrean. Behin betiko onespena

LARRAUN

Xehetasun-azterketa, Mugiroko 20. poligonoko 413. lurzatian (Larraun).
Behin betiko onespena

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 8035. lurzatian. Behin betiko onespena

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1472. lurzatian. Behin betiko onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UO1eko 1. poligonoko 117. lurzatian.
Behin betiko onespena

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 870., 871. eta 872. lurzatietan.
Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Servicio de Recaudación
Diligencia de comunicación sobre herencia yacente

CASCANTE

Bajas de oficio en el padrón municipal de habitantes

JUSLAPEÑA / TXULAPAIN

Edicto recurso

LODOSA

Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes

OBANOS

Periodo de pago voluntario de la contribución territorial año 2022. Segundo semestre

ULTZAMA

Ekonomia-jardueren gaineko 2022ko zerga borondatez ordaintzeko epea

YESA

Baja por caducidad en el Padrón Municipal de Habitantes