204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

224/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 8an emandako 213/2022 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta erreklamazio bakar bat ere jaso ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.

Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, erabiliz Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.

2. Espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontrol Administratiboaren Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko irailaren 28an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoan espezialitate berria eskuratu duten funtzionarioak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ESKATUTAKO ESPEZIALITATEA

Almándoz

Irigoien

Elisa

Pedagogia Terapeutikoa

Antomás

Leoz

María Estíbaliz

Haur Hezkuntza

Cano

De la Luz

María del Águila

Pedagogia Terapeutikoa

Cañas

Bejarano

Francisca

Lehen Hezkuntza

Echarri

Marco

Aitziber

Entzumena eta Hizkuntza

Echarri

Marco

Nerea

Entzumena eta Hizkuntza

Erasun

Zugarramurdi

Aitziber

Lehen Hezkuntza

Euskara (Nafarroa)

García

Martín

Rosa Isabel

Lehen Hezkuntza

Gatón

Penedo

Claudia

Lehen Hezkuntza

Goñi

Gastón

Ibai

Lehen Hezkuntza

Haur Hezkuntza

Guillén

Mateos

Saioa

Pedagogia Terapeutikoa

Martínez

Torres

Belén

Lehen Hezkuntza

Pérez

Izaguirre

Izaskun

Lehen Hezkuntza

Sala

Oscoz

Aitziber

Entzumena eta Hizkuntza

Urkiola

Jiménez de Vicuña

Ane

Pedagogia Terapeutikoa

Vizcay

Iriarte

Ainara

Lehen Hezkuntza

Yagüe

Redondo

Alesia

Lehen Hezkuntza

II. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitate berririk eskuratu ez duten funtzionarioak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ESKATUTAKO ESPEZIALITATEA

OHARRAK

Alargunsoro

Estensoro

Amaia

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Aragonés

Muñoz

Alberto

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Ceballos

Bolaños

Manuel

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Eguía

Sagardía

Ainara

Entzumena eta Hizkuntza

Ez du frogatu azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean eskatutako tituluak badituela

Erasun

Zugarramurdi

Aitziber

Pedagogia Terapeutikoa

Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea

Gabiola

Basterrechea

Josu

Ingelesa

Ez du frogatu Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen gradudun titulua baduela, Atzerriko Hizkuntzako aipamena jasotzen duena

Goñi

Calvo

Natalia

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Larrayoz

Echenique

Izaskun

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Meñike

Acinas

Eva

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Villena

Arregui

Maialen

Ez da Nafarroako funtzionarioa

Iragarkiaren kodea: F2213170