204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

398/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez beste baimen bat ematen baitzaio Iruñeko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari, titulartasuna aldatu duelako eta egoitza soziala eta instalazioak aldatu dituelako. Horrekin batera, baimendutako gehieneko edukiera aldatzen da.

Aztertu da Iruñeko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren ordezkariak aurkeztutako eskaera. Bertan, titulartasuna aldatu dela jakinarazten da, eta beste baimen bat eskatzen da egoitza soziala eta instalazioak aldatu direlako. Orobat eskatzen da baimendutako gehieneko osaera aldatzea, 2022-2023 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako aldeko txostenak ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari irekitzeko eta jarduteko baimen berria ematea (ikastetxearen kodea: 31014751), titulartasuna aldatu duelako eta egoitza soziala eta instalazioak aldatu dituelako. Gainera, baimenduta duen gehieneko osaera aldatzen da, 2022-2023 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

Ikastetxearen kodea: 31014751.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: CTL Formación.

Helbidea: Espartza bidea 5.

Herria: Zizur Txikia.

Udalerria: Zizur Zendea.

Titularra: Athenea Business & Education Group SL.

Baimendutako ikasketak: "Bideoa, disc-jockey-a eta soinua" erdi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloa, eta "Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinua" eta "Ikus-entzunezko proiektu eta ikuskizunen errealizazioa" goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak, den-denak "Irudia eta soinua" lanbide arlokoak eta araubide presentzialean.

Baimendutako gehieneko edukiera: 2 unitate hiru zikloetako bakoitzerako (bat lehenengo mailan eta bestea bigarrenean), ziklo bakoitzeko gehieneko edukiera 44 ikaspostukoa izanik (22 postu unitateko).

3. Ikastetxeko titularrak egiaztatu beharko du eskura jarri dituela eskola-jarduerari hasiera emateko aurreikusitako altzariak eta ekipamendua, eta eskatutako dokumentazio pedagogikoa eta didaktikoa entregatu beharko du 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan.

4. Ikastetxeko titularrari gogoraraztea ikastetxearen baimenaren aldaketa edo baimen berria eskatu beharko duela baldin eta ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. atalean jasotakoak, aldatzen badira, edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan ezartzen den moduan. Ikastetxearen baimena uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 20. eta 22. artikuluetan ezarritako kasuetan iraungiko da.

5. Ebazpen hau ikastetxeko titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Donapea Lanbide Heziketako ikastetxe bateratura –CTL Formación ikastetxea hari atxikita baitago– eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2212684