204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

103/2022 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Virginia Turrillas Osés andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko buru.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horren titularraren adostasuna beharko dela. Espedientean jaso dira Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren adostasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Virginia Turrillas Osés andrea izendatzea, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Ataleko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ondare Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2213019