204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2045. eta 2046. lurzatietan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Udal Plan Orokorreko AR1eko M3A etxe-sailean, 3. poligonoko 2045. eta 2046. lurzatiei eragiten diena (Tejeria kalea), María Jesús Ichaso Zabaletak sustatua.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213450