204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33E/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Lucía Andía García de Olalla andrea, Gazte Entitateen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2022ko irailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetu ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 p) artikuluari jarraikiz, erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskudantzia. Estatutu horiek azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Lucía Andía García de Olalla andreak onartu egin du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak egin dion eskaintza, institutu horretako Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalburu izateko. Hori horrela, gaur egun betetzen duen bulegoko burutzatik kendu dute.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu eta haren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12 p) artikuluak ematen dizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Lucía Andía García de Olalla andrea, Gazte Entitateen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2022ko irailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2018 Legearen 121 eta 122. artikuluekin bat.

4. Ebazpen hau Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2213027