204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ULTZAMA

Ekonomia-jardueren gaineko 2022ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2022ko urriaren 7tik azaroaren 7ra epea dagoela jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zergaren 2022rako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko irailaren 27an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2213126