204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

92/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruz egin duen txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko urriaren bostean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Cordovillan duena, eta plantilla organikoan 4282 zenbakia.

–Suhiltzaile-kaboak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Cordovillan duena, eta plantilla organikoan 4756 zenbakia.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cordovillan duena eta plantilla organikoan 11539 zenbakia duena.

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Cordovillan duena eta plantilla organikoan 11540 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

F2213316

Iragarkiaren kodea: