204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

239/2022 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez adingabeen arretaren arloko kideak izendatzen baitira Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean.

Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea. Foru dekretu horren 44.3 artikuluan ezartzen da ezen Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean zortzi aditu izanen direla gutxienez (pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintzak eta ereduak dituzten zentro edo zerbitzuen kudeatzaile diren pertsonek edo entitateek aukeratuak), eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren bi ordezkari ere arituko direla, batzordeko lehendakari eta idazkari lanetan.

Orobat, foru dekretuan aurreikusten da batzordekideak izendatzeko prozedura hasiko dela gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluarentzat ezarritako bide bera edo antzekoa erabiliz. Ahaleginak eginen dira, betiere, oreka egon dadin emakumeen eta gizonen artean eta foru dekretu honen xedeko eremuen artean, deusetan galarazi gabe eremu horietako batzuetarako azpibatzordeak eratzea.

Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2002 Foru Legearen 45.4 artikuluak aurreikusten du adingabeen arloko adituak sartzea Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean, eta haiek izendatzeko sistema bera erabiltzea.

Eskubide Sozialetako kontseilariak uztailaren 19an emandako 186/2022 Foru Aginduaren bidez epe bat ezarri zen adingabeen arloko hautagaitzak aurkezteko Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzorderako, eta egun posible bat finkatu zen kideak izendatzeko proposamena bozkatzeko.

Foru agindu hori abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Ilundain Haritz Berri Fundazioaren hautagaitza aurkeztu zen, epe barruan, eta ez zen bozketa beharrezkoa izan. Hautagaitza bakarra aurkeztu zenez, izendapena osatu egin da Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak egindako proposamenarekin, Berriztu hezkuntza elkartearena, hain zuzen.

Horrenbestez, abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kide hauek izendatzea, adingabeen arretaren arloko ordezkari gisa:

–Alfonso Fernández Esquíroz jauna, eta, ordezko gisa, Ángel Pardo Urdín jauna, Ilundain Haritz Berri Fundazioak proposaturik.

–Amaia Zalbide andrea, Berriztu hezkuntza elkarteak proposaturik.

2. Foru agindu hau Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta proposatu diren bi erakundeetara igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2212722