204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Bertan behera uztea Udaltzaingoan udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdi berriaren oinarrien onespena

Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoak, 164/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko irailaren 21ean.

"2022ko uztailaren 29an, Alkatetzaren 125/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen udaltzain-agentearen bi lanpostu betetzeko prozedura abiatzea, Baztango Udaltzaingoan aritzeko.

2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an, argitaratu zen Baztango Udaltzaingoan udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Ikusirik gaitasun fisikoa neurtzeko proben inguruan aurkeztu den idazkia, eta kontuan harturik haien aldaketa ez dela proportzionala izan 2021eko deialdiaren aldean,

XEDATZEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Alkatetzaren 125/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, Baztango Udaltzaingoan udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzekoa.

2. Oinarri berriak onestea Baztango Udaltzaingoan udaltzain-agentearen 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean zabaltzea."

Baztanen, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

DEIALDI BERRIAREN OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea udaltzain-agentearen 2 lanpostu, euskararen hizkuntza-eskakizuna dutenak, Baztango Udaltzaingorako. Lanpostu bat txanda irekikoa izanen da, eta bestea igoera txandakoa.

Igoera txandako lanpostua eman gabe geldituz gero, txanda irekikoari gehituko zaio.

Euskararen hizkuntza-eskakizunari dagokionez, C1 mailakoa izanen da (ahozkoaren ulermena eta adierazpena, C1; idatziaren ulermena eta idazmena, C1).

1.2. Deialdi honen arabera udaltzain-agente izendatzen diren izangaiek beteko dituzte poliziei dagozkien eginkizunak, eta izanen dituzte azaroaren 19ko Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak; horrez gain, C mailan sailkatuko dira, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau honako arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarrean dauden legeekin bat.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokide deklaratutako bat, edo eskuratzeko egoeran egotea.

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, bete ahal izateko lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak, eta ez egotea deialdiaren IV. eranskinean baztertua izateko aipatzen diren arrazoi medikoek ukiturik.

e) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adieraziko da.

h) Euskaraz jakitea. Frogatuko da C1 titulua edo ziurtagiri baliokidea aurkeztuta, edo ezagutza mailaren berariazko proba bat eginda, bat etorriz azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

3.2. Igoera txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako betebeharrez gain, igoera txandako izangaiek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Langile finkoa izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, frogatzea horietan bost urtez zerbitzuak egin izana, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

b) Izanez gero Nafarroako polizietako kide edo Nafarroako beste tokiko poliziako zerbitzu batzuetako kide, bost urtez baino gehiagoz aritu izana lanean Nafarroako polizietan. Langile horiei aplikatuko zaie, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako prestakuntza-ikastaroa baliozkotzeari dagokionez, 34.3. artikuluan ezarritakoa. Txanda horretan betetzen ez diren lanpostuak txanda irekiko lanpostuei gehituko zaizkie.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

3.3. Baldintza horiek denak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzean, 3.1.f) oinarrikoa izan ezik. Horri dagokionez, nahikoa izanen da betetzen bada oinarrizko prestakuntza-ikastarorako izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako (deialdiko 7.3.5 apartatuan aipatzen da ikastaro hori).

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak Baztango Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

c) Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik eta Baztango Udalaren Erregistro Orokorrera igorri aurretik. Haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela oposizioan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

d) Eskabideak bat etorriko dira deialdiaren I. eranskineko ereduarekin; Baztango Udaletxeko bulegoetan emanen da, eta, orobat, Internet bidez eskura daiteke, www.baztan.eus helbidean, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdi honen argitalpenetik abiatuta (I. eranskina).

4.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

b) Euskararen ezagutza frogatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo, hala behar bada, hizkuntza gaitasuneko proba egiteko eskaera.

c) Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua); zer administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak eman beharko du.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onetsiko duena izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.baztan.eus). Horretarako, bi zerrenda eginen dira, txanda hauetako izangaien arabera:

-1. Txanda irekiko izangaiak.

-2. Igoera txandako izangaiak.

Aipatutako ebazpenean, beharrezkoa baldin bada soilik, ezarriko dira hizkuntza gaitasuneko proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

5.2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu eta bost egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, hala behar izanez gero, egindako akatsak zuzendu.

5.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzitakoan, ebazpen baten bidez onetsiko dira izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak; ebazpena argitara emanen da Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.baztan.eus). Ebazpen horretan berean jasotzen ahal da oposizioko lehen ariketa egiteko deia.

5.4. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere esku daukana azterturik, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ikusiz gero, interesdunek galduko dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

Epaimahaiburua: Joseba Xabier Otondo Bikondoa, Baztango Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Xabier Maia Etxeberria, Baztango Udaleko lehen alkateordea.

Lehen epaimahaikidea: Xabier Irureta Rodenas, Baztango Udaleko Udaltzaingoko koordinatzailea.

Ordezkoa: Pedro María Maya Marticorena, Baztango Udaleko udaltzain-agentea.

Bigarren epaimahaikidea: Antonio García Malumbres, Baztango Elizondoko Foruzain Etxeko burua.

Ordezkoa: Santos Diaz Martinez, Elizondoko Foruzain Etxeko inspektoreordea.

Hirugarren epaimahaikidea: Elena Urtasun Lasa, Baztango Udaleko Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Ordezkoa: Ana Larruy Alaña, Baztango Udaleko Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Iulen Urbiola Loyarte, Baztango Udaleko idazkaria.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Epaimahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratu behar da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak edo haren legezko ordezkoak egon beharko du bertan.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari.

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioak, lehenbiziko fasean, hautapenaldia izanen du, eta horren barruan, proba baztertzaileak eginen dira II. eranskineko gai zerrendari buruz, gaitasun fisikoa neurtzeko eta proba psikoteknikoak eta medikoak; bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza-ikastaro bat gainditu beharko da.

7.2. Deialdi bakarra eginen da hautapenaldiko probetarako, eta izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oro har, oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Ariketa bakoitzerako, deialdi bakarra eginen zaie izangaiei. Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubidea galduko dute ezarritako egunean eta orduan agertzen ez direnak, salbu ezinbesteko kasuetan; halakoak agiri bidez frogatu beharko dira, hurrengo hogeita lau orduetan, eta hautaketa egiten duen organoak baloratuko du kasua nahi bezala.

Deialdiko 7.3.1.a), b) eta c) oinarrietako proba bakoitza kalifikatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian; azalduko dira proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak, kasuen arabera, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.3. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

7.3.1. Prozeduraren faseak:

Hautapenaldian honako proba hauek izanen dira:

a) Proba teorikoa: test motako ariketa egin beharko da, II. eranskineko gai zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoa. 100 galdera teoriko-praktikoko sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Galderetako bakoitzerako lau erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun baliodun bakoitzari puntu 1 emanen zaio, eta erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie. Ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere bi ordu izanen dituzte. Proba honetan 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 50 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proban, erreserbako zortzi galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere, akatsa izateagatik. Hala ere, epaimahaiaren ustez galdera oker gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko.

b) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko. Proba honetan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.

Proba hau eginen dute proba teorikoa gainditu duten izangaiek soilik.

Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua jasotzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Bazterturik geldituko dira proba guzti-guztietan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak.

Izangaiak behartuta egonen dira dopinaren kontrako kontrola egitera, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Horren ondorioetarako, debeku izanen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 21eko Ebazpenaren I. eranskinean jasoriko substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2018ko 315. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa).

Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

c) Proba psikoteknikoa: hainbat proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Proba horiek eginen ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proban 50 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 25 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.

Proba fisikoak gehi proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.

d) Proba medikoak. Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago izanik eta epaimahaiak zehazten duen kopuruan, dei eginen zaie proba medikoak egitera, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiko 3.1 apartatuko d) letran ezarritakoari jarraikiz. Baztango Udalaren Lan Osasunaren Zerbitzuak eginen du osasun-azterketa.

Proba medikoetan izangaiei "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Bazterturik geldituko dira "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

Dauden lanpostu guztiak zehaztu eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jaso ondoren, epaimahaiak lanpostu hutsak adjudikatzeko ekitaldian parte hartzeko onartzen diren izangaien zerrenda prestatuko du, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

7.3.2. Lanpostuen adjudikazioa.

a) Adjudikazio ekitaldia eginen da prestakuntza-ikastaroa egin aurretik, zehazteko nork duten sarbidea bete beharreko lanpostuetarako.

b) Ekitaldi horren helburua da azkenik dauden postuak betetzea, 1.1 oinarriarekin bat, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren arabera.

Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztizko puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bat igoera txandako lanposturako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako postu hutsak adjudikatzeko. Lanpostu hori beteta, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, kenduta igoera txandan lanpostua lortu dutenak, txanda irekiko lanpostuak betetzeko.

c) Ekitaldi honetan lanpostua lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko lanpostu kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.

7.3.3. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutakoek frogatu beharko dute, zazpi egun balioduneko epean, aipatutako zerrenda argitaratzen denetik Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, betetzen dituztela deialdiaren 3.1 apartatuko c), e) eta f) baldintzak. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

–Hala behar denean, deialdiko 8.2 apartatuaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukeraz baliatzeko agiria.

Aurreko tramiteak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda argitaratuko du, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, adierazita zein diren oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaiak. Baldin udaltzainentzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinean onartutako izangairen batek ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, edo ez badu osasun-azterketa gainditzen, behin betiko zerrendan ordeztu eginen da, probak gainditu eta eskatzen diren baldintzak beteta puntuazio handiena duen izangaiarekin.

7.3.4. Praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Udaltzainentzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak Baztango Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, salbu eta aitzinetik Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak direnak.

7.3.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du oinarrizko prestakuntza-ikastaroa, eta baztertzailea izanen da. Ikastaroak jarraituko die irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuari eta aplikagarriak diren gainerako xedapenei (aipatutako foru dekretuak onetsi zuen Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua).

Bat etorriz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluekin, izangairen batek gainditu baldin badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, frogatzen dituena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliokidetasuna eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenak, edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokion puntuazioa ere emanen du.

Izangaiek, prestakuntza-ikastaroak dirauen bitartean, jasoko dituzte C mailari dagozkion oinarrizko ordainsari pertsonalak, bai eta, hala badagokie, familia laguntza ere.

Ikastaroa egiteko onartutako izangaiak, lehendik funtzionario direnak, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira ikastaroak irauten duen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.

Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik afiliatuta badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean, horrexetan segituko baitute.

Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Hori gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak emanen dio baja horren berri Udalari.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, izangaiak pasatu beharko ditu ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan agintzen zaizkion proba mediko guztiak, egiaztatzeko izangaiak betetzen duela deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen duten izangaiek, baldin hautapen-prozesuan ez bazaie bajarik ematen gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak kalifikatuko dira, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Aipatutako ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzako.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira oposiziotik.

7.3.6. Azken kalifikazioa.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu guztiko puntuazioak, alegia, hautapenaldian eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Izendapena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gaindituen zerrenda, osoko puntuazioaren arabera ordenatua, eta gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena igorriko du.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, alkatearen ebazpen baten bidez, Baztango Udaleko udaltzain eta funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera, aurreko apartatuan ezarritakoa bete badute.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Jabetza hartzea.

Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaz jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izatetik gelditzea.

Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek Baztango Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Baztango Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak afiliatuko dira Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu eta lehendik afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzaren beste araubide batean; halakoetan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko dute babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

9.–Datu pertsonalen babesa.

Identitatea: Baztango Udala.

Posta-helbidea: Foruen Plaza, 31700 Elizondo (Nafarroa).

Telefonoa: 948 58 00 06.

Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoak baliatuz.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak.

Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei laga ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Jarritako errekurtso guztiak eta horien ebazpena argitaratuko dira Udalaren webgunean, hautapen-prozesu honetan interesdun direnei jakinarazteko.

I. ERANSKINA

Eskabidea (DOC).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Lehen probarako gai zerrenda (teorikoa).

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. tituluaren barnean: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak, I. kapitulua, Funtzionamenduaren araubidea. XI. titulua: zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea, 1. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. II. tituluaren barnean. Administrazio publikoen jarduera. II. kapitulua: Epe-mugak eta epeak. III. tituluaren barnean. Administrazio egintzak. II. kapitulua: Egintzen eraginkortasuna.

5.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena eta seigarrena.

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua: zigorrak.

7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

8.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Atariko titulua, eta I., II. eta III. tituluak.

9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua: zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. IV. liburua: III. titulua: delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziari buruzkoa.

12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Atarikoa: I. kapitulua: xedapen orokorrak, II. kapitulua: dokumentazio eta identifikazio pertsonala, eta III. kapitulua: herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak, V. kapitulua: zehapenen araubidea.

13.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, onesten duena urriaren 30ekoa, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina. I. titulua: trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko eskumenak gauzatzea eta koordinatzea. II. titulua: zirkulazioko portaerako arau orokorrak. III. titulua: Seinaleak. IV. titulua: administrazio baimenak. V. titulua: zehapenen araubidea. I. eranskina: Oinarrizko kontzeptuak.

14.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –onetsi zena martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–. Atariko titulua: Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko arauen onespena. I. titulua: Zirkulazioko portaera arau orokorrak. II. titulua: Ibilgailuen zirkulazioa. III. titulua: Beste zirkulazio arau batzuk. IV. titulua: seinaleztapena. V. titulua: seinaleak ibilgailuetan.

15.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio esparrua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.

16.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, arautzen dituena Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak.

17.–Baztango Udalaren ordenantzak:

17.1. Baztango ordenantza, koto eta paramentu berriak.

17.2. Baztango udal-mugarteko mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

17.3. Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

18.–Baztango geografia.

III. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak (gaitasun fisikoa)

1.–Banku press-a, edo pisua jasotzeko proba, 35 kg (gizonak) eta 20 kg (emakumeak).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 35 kilokoa izanen da gizonentzako, eta 20 kilokoa emakumeentzako. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Honelakoetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

NOTA

25 baino gutxiago

15 baino gutxiago

Baztertua

25 eta 27 artean

15 eta 17 artean

5,0

28 eta 30 artean

18 eta 20 artean

5,5

31 eta 33 artean

21 eta 23 artean

6,0

34 eta 36 artean

24 eta 26 artean

6,5

37 eta 39 artean

27 eta 29 artean

7,0

40 eta 42 artean

30 eta 32 artean

7,5

43 eta 45 artean

33 eta 35 artean

8,0

46 eta 48 artean

36 eta 38 artean

8,5

49 eta 51 artean

39 eta 41 artean

9,0

52 eta 54 artean

42 eta 44 artean

9,5

55 edo gehiago

45 edo gehiago

10,0

2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).

Baloratuko da arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerileku ertzetik atera behar da, irteera-plataformara igo gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro eginen ditu igerian (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metroko beste tarte bat itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ez da igoko inolako irteera-plataformatara edo euskarritara.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.

–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

NOTA

43"tik gora

49"tik gora

Baztertua

42"9tik 42"ra bitarte

48"9tik 48"ra bitarte

5,0

41"9tik 41"ra bitarte

47"9tik 47"ra bitarte

5,5

40"9tik 40"ra bitarte

46"9tik 46"ra bitarte

6,0

39"9tik 39"ra bitarte

45"9tik 45"ra bitarte

6,5

38"9tik 38"ra bitarte

44"9tik 44"ra bitarte

7,0

37"9tik 37"ra bitarte

43"9tik 43"ra bitarte

7,5

36"9tik 36"ra bitarte

42"9tik 42"ra bitarte

8,0

35"9tik 35"ra bitarte

41"9tik 41"ra bitarte

8,5

34"9tik 34"ra bitarte

40"9tik 40"ra bitarte

9,0

33"9tik 33"ra bitarte

39"9tik 39"ra bitarte

9,5

32"9tik 32"ra bitarte

38"9tik 38"ra bitarte

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Egiteko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 25" segundo gizonentzat, eta 28" segundo emakumeentzat.

Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, kronometroak irakurri bezala, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Kronometraje nagusiak huts egiten badu, erreserbako kronometrajea aplikatuko da.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

25"tik gora

28"tik gora

Baztertua

24"9 - 24"7 artean

27"9 - 27"7 artean

5,0

24"6 - 24"4 artean

27"6 - 27"4 artean

5,5

24"3 - 24"1 artean

27"3 - 27"1 artean

6,0

24"0 - 23"8 artean

27"0 - 26"8 artean

6,5

23"7 - 23"5 artean

26"7 - 26"5 artean

7,0

23"4 - 23"2 artean

26"4 - 26"2 artean

7,5

23"1 - 22"9 artean

26"1 - 25"9 artean

8,0

22"8 - 22"6 artean

25"8 - 25"6 artean

8,5

22"5 - 22"3 artean

25"5 - 25"3 artean

9,0

22"2 - 22"0 artean

25"2 - 25"0 artean

9,5

21"9 edo gutxiago

24"9 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, txandaka zapaldu beharko dituzte ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak, edo marretatik harago. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gaindituz, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea, muturreko marra edo marratik harago zapaldurik.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo harago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

9 baino gutxiago

7 baino gutxiago

Baztertua

9,0

7,0

5,0

9,5

7,5

5,5

10,0

8,0

6,0

10,5

8,5

6,5

11,0

9,0

7,0

11,5

9,5

7,5

12,0

10,0

8,0

12,5

10,5

8,5

13,0

11,0

9,0

13,5

11,5

9,5

14,0 edo gehiago

12,0 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Hezur eta muskulu-sistema.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterreko inkontinentzia.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta bihotzeko erritmoaren edo eroapenaren nahasmendu guztiak, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarraren blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Nahasmendu mentalak eta jokabidearenak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-inkontinentzia.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinetako bestelako nahasmenduak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Diabetes mellitusa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, ondorio funtzionalengatik eta kokapenarengatik.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 25).

15.–Azalpen orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.

Iragarkiaren kodea: L2212863