204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

86/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea Hugo López López jaunaren ordezko izatetik kentzea xedatzen duena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilu hori Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko dagoen organo independentea da, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Otsailaren 19ko 18/2020 Foru Dekretuaren bidez, María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea Hugo López López jaunaren ordezko izendatu zen Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan.

Nafarroako Kontseiluaren Osoko Bilkurak, 2022ko uztailaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea Hugo López López jaunaren ordezko izatetik kentzea.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruaren proposamena ikusirik, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea Hugo López López jaunaren ordezko izatetik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari eta Nafarroako Kontseiluari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2212726