204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2388/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kalifikazio epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdirako.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 588/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 961/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Behin jasota Barne Zuzendaritza Nagusiak egin duen proposamena, langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatzeari buruzkoa, bidezkoa da horien izendapena egitea, aipatu deialdi horretan kalifikazio epaimahaiko kide izan daitezen.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren aipatzen diren pertsonak izendatzea, langileen batzordea ordezkatu dezaten suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaian: Víctor Rubio Martínez jauna, epaimahaikide titular gisa, eta Miguel Iturgaiz Guerrero jauna, ordezko epaimahaikide gisa.

2. Ebazpen hau epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2213109