204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32E/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Lucía Andía García de Olalla andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Ataleko buru.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu eta haren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12 p) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lucía Andía García de Olalla andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Ataleko buru. Izendapenak 2022ko irailaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2213020