204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

87/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, José Ignacio Labé Valenzuela jauna Hugo López López jaunaren ordezko izendatzen duena Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilu hori Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko dagoen organo independentea da, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.1 artikuluaren azken paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzeko eskumena duen erakundeak edo organoak, gainera, ordezko bat izenda dezake gaixotasun, absentzia edo aldi baterako eragozpenen kasuetarako.

Nafarroako Kontseiluaren Osoko Bilkurak, 2022ko uztailaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen José Ignacio Labé Valenzuela jauna Hugo López López jaunaren ordezko izendatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan.

Egiaztaturik ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, behar den hautapena egin dela eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak izendapen proposamena egin duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. José Ignacio Labé Valenzuela jauna Hugo López López jaunaren ordezko izendatzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari eta Nafarroako Kontseiluari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2212727