204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 8035. lurzatian. Behin betiko onespena

2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14an, iragarkia argitaratu zen Irunberriko 4. poligonoko 8035. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenari buruz; Irunberriko Udalak sustatu du. Jendaurreko epean ez duenez inork alegaziorik aurkeztu, 2022ko irailaren 29an egin bilkuran erabaki da behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213332