204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

251/2022 EBAZPENA, irailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Zangozako udal-mugartean Camino Javier eguzki instalazio fotovoltaikoa, 875 kW-ekoa (998,76 kWp), gauzatzeko.

1.–2020ko abenduaren 4an egindako eskabidea.

2020ko abenduaren 4an, Chilos Solar 1 SLk aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen eguzki instalazio fotovoltaiko honetarako:

–Izena: Camino Javier eguzki instalazio fotovoltaikoa, 875 kW-ekoa.

–Instalazioaren titularra: Chilos Solar 1 SL.

–Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal-mugarteko 6. poligonoko 804. lurzatia.

–Instalazioaren ezaugarri teknikoak:

  • Sorgailu fotovoltaikoa: Muturreko potentzia, osotara, 998,76 kWp (Potentzia nominala, osotara: 875 kW). MYK-36-5BB modeloko 2.436 modulu fotovoltaiko instalatuko dira (BYDren 410 Wp-ekoak edo antzekoak), serieko 28 moduluko 87 string-etan. Modulu fotovoltaikoak euskarri-egitura baten gainean ezarriko dira. Lursailean ongi ainguratua egoteko aukera emanen du, bai eta une oro inklinazio egokiena izatekoa ere; eguzkiari mendebaldetik ekialdera jarraituko diote, ipar-hego ardatzarekin.
  • Inbertsoreak: 7 string inbertsore, Sungrow SG125HV-20 markakoak eta bakoitza 125 kWn-ekoa. Horietatik lau (4) 12 string-etan konektatuko dira, eta 3 inbertsoretan 13 string konektatuko dira.
  • Konexio instalazioak: Behe tentsioan sortutako energia 1 MVAko transformazio zentro baten bidez eraldatuko da; hori horrela, potentzia 13,2 kV-ra igoko da, eta hortik, 150 metro luzeko aireko linea baten bidez, Zangoza-Rocaforte 13,2 kV lineako 4. euskarriraino eramanen da, urruneko agintedun ebakitze zentro baten bidez; azken horretara iristeko, lurpeko-aireko igarobide bat (sarrera/irteera) egonen da euskarri batean, eta bertan kokatuko da ebakitze zentroa. Espedientean jasota dago onartu egin dela I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak instalazio horretarako ezarritako sarbide eta konexio baldintza teknikoen txostena, 2021eko maiatzaren 17koa (Esp.: 9038927404).

2.–Proiektuaren informazio publikoa.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen eskabide hori, iragarkia argitaratuz 2021eko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 56. zenbakian, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean ere.

Ezarritako 30 egun balioduneko epea amaituta, I. eranskinean adierazitako alegazioak jaso ziren.

3.–Kontsultak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei.

Halaber, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zion Zangozako Udalari.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Chilos Solar 1 SL enpresaren eskabidea eta hari atxikitako agiriak bidali zizkion Ingurumen Eraginaren Atalari.

Era berean, txostena eskatu zitzaien Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Lurralde Antolamenduaren Atalari, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri.

4.–Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurreko informazio tramitearen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

1. txostena. Zangozako Udalarena, 2021eko otsailaren 4koa

2. txostena. Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2021eko martxoaren 12koa

3. txostena. I-DErena, 2021eko martxoaren 16koa

4. txostena. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalarena, 2021eko abenduaren 10ekoa

5. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2022ko maiatzaren 12koa

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

–Alegazioak:

1. alegazioa. Ana Gurbindo Cizur andrearena.

2. alegazioa. Gurelur Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa elkartearena.

3. alegazioa. Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearena.

4. alegazioa. Ekologistak Martxan-Ongaiz elkartearena.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren erantzunik ez zen jaso.

5.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Bat etorrita abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurreko txostenak eta alegazioak bidali zizkion Chilos Solar 1 SLri 2021eko abuztuaren 26an.

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren txostena abenduaren 29an igorri zitzaion sustatzaileari, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena, berriz, 2022ko maiatzaren 17an igorri zitzaion.

6.–Ingurumen-ukipenetarako baimena.

Espedientean jasota dago 33E/2022 Ebazpena, otsailaren 10ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Ebazpen horren bidez, parke fotovoltaikoaren proiektu horri ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion, ingurumenaren eta hirigintzaren arloko neurri batzuk aplikatzeko baldintzarekin:

–Ingurumenaren arlokoak:

  • Proiektuaren jarduketa guztiak Zangozako 6. poligonoko 804 lurzatiren barnean eginen dira, tartean direla hornikuntzarako, material biltegietarako eta makineriaren parkerako beharrezkoak diren okupazioak.
  • Energia ateratzeko linea elektrikoa lurpeko zati bakar batean gauzatuko da, alternatiba bideragarria ikusten delako, eta abifaunaren gaineko ingurumen eragin txikiagokoa.
  • Inguruko hesia zutoinen bidez bakarrik tinkatuko da lurrean, fauna txikiari azpitik igarotzeko aukera uzteko, eta horretarako, azpitik tarte bat utzi beharko du, lurretik 15-20 cm-ra altxatuta. Gainera, baloratuko da proposameneko bihurdura bakuneko hesiaren ordez beste bat jartzea, iragazkortasuna hobetuko duena tamaina txikiko faunarentzat (abeltzaintzako hesia edo zinegetikoa, alanbre arantzadunik gabea).
  • Instalazioan argi punturik jartzen bada, ezinbestekoak direnak bakarrik jarriko dira, talka eremu potentzialetatik (hesietatik, tentsoreetatik, aireko linea elektrikoetatik eta abarretatik) urrun. Argi kutsadura txikiagotzen duten luminariak, intentsitate baxukoak eta lurrera begira jarriak, erabiliko dira.

–Hirigintza arlokoak:

  • Instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun-eremua gorde beharko dute, bide publikoaren kanpoko bazterretik neurtuta.
  • Ebakuazioko lineak herri-lurretako lurzatietan (6. poligonoko 249 eta 376 lurzatiak) eragina badu, eta sustatzaileak nahitaezko desjabetzearen bidea erabiltzen ez badu (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluaren arabera, ez litzateke beharrekoa izanen herri-lurren baimena), obra-lizentzia eman aurretik, Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Zuzendaritza Nagusiak baimendu beharko luke obrek ukitzen dituzten eremuen okupazioa.
  • Parkeko modulu fotovoltaikoetako batzuk Barranco del Pontarrón izeneko lekuaren polizia eremuaren barnean kokatuko lirateke. Zehazki, sustatzaileak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena lortu beharko du.

7.–Espedientearen azterketa teknikoa eta alegazioen eta txostenen azterketa.

Espedientean dagoen dokumentazio guztia aintzat hartuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoaren arabera informatzen du.

8.–Linea elektrikoaren proiektua aldatzea.

2022ko ekainaren 21ean, sustatzaileak IFV Camino Javier (998,76 kWp) instalazio fotovoltaikoa egiteko proiektuaren I. eranskina aurkeztu zuen, hasiera batean proiektatutako energia ateratzeko linearen aldaketaren dokumentazio grafikoa aurkezteko. Linea hori airekoa izatetik lurpekoa izatera iraganen da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hala eskatuta, eta halaxe dago jasota ingurumen ukipenetarako baimena emateko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 33E/2022 ebazpeneko baldintzetan.

9.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena proposatzea.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta kontuan hartuta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren VII. tituluan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak) eta ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez arautu zen energia-iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik eta hondakinetatik energia elektrikoa ekoizteko jarduera), eskatutakoa bete behar da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko azaroaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 234. zk.) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Chilos Solar 1 SLri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, eta haren I. eranskina, Manuel Cañas Mayordomo nekazaritzako ingeniariak eta Antonio Misas Alcalde industria ingeniari teknikoak sinatuak, onestea, eta hogeita lau hilabeteko epea ematea obrak burutzeko.

3. Ana Gurbindo Cizur andreak eta Gurelur, Nafarroako Ekologistak Martxan eta Ekologistak Martxan-Ongaiz elkarteek aurkeztutako alegazioak ezestea, II. eranskinean adierazitakoaren ildotik.

4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Behe tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuaren abiarazte agiria eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezaten.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Chilos Solar 1 SLari, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Ana Gurbindo Cizur andreari eta Gurelur, Nafarroako Ekologistak Martxan eta Ekologistak Martxan-Ongaiz elkarteei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Zangozako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA

Jasotako alegazio eta txostenak

Kontsulten izapidearen eta jendaurreko aldiaren ondorioz jaso diren txostenak eta alegazioak behean ageri dira zerrendatuta eta laburbilduta:

1. txostena. Zangozako Udalarena, 2021eko otsailaren 4koa

2. txostena. Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2021eko martxoaren 12koa

3. txostena. I-DErena, 2021eko martxoaren 16koa

4. txostena. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalarena, 2021eko abenduaren 10ekoa

5. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2022ko maiatzaren 12koa

1. txostena.–Zangozako Udalarena, 2021eko otsailaren 4koa.

Zangozako Udalak, 2021eko otsailaren 4ko txostenean, adierazten du uneotan Zangozako Udalak lurzoru urbanizaezineko lizentziak bertan behera utzita dituela eguzki plakak/plaka fotovoltaikoak ezartzeari dagokionez (2021eko abenduaren 18ra arte).

2. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2021eko martxoaren 12koa.

Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena eman zuen 2021eko martxoaren 12an, eta jakinarazi zuen ez dagoela ukipenik atal horri dagokionez.

3. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, 2021eko martxoaren 16koa.

2021eko martxoaren 15ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk jakinarazi zuen baimena ematen zuela Chilos Solar 1 SL enpresak sustatutako IFV Camino Javier eguzki instalazio fotovoltaikoa eta energia ateratzeko azpiegiturak izeneko dokumentuan zehaztutako lanak egiteko.

1. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur andrearena.

Ana Gurbino Cizur andreak, 2021eko martxoaren 15ean aurkeztutako alegazioan, honako hau adierazi zuen:

–Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako egoera energetikoa aztertzen.

–Ez da aztertzen proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.

–Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

–Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

2. alegazioa.–Gurelur elkartearena.

Gurelur elkarteak, 2021eko apirilaren 27an aurkeztutako alegazioan, nahitaezko ingurumen ukipenen azterketarik ez dagoela (bai 4/2005 Foru Legeak, bai 64/2006 Foru Aginduak eskatzen dute), eta horregatik proiektua ukatu behar da.

3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearena.

Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak, 2021eko apirilaren 29an aurkeztutako alegazioan, alegazioak sei ataletan egituratu dituela adierazi du. Lehenengo hirurak baliagarriak dira jendaurrean jarritako proiektu guztietarako, azterketa orokor bat delako. Laugarrenak, proiektatutako IFV Camino Javier eguzki instalazio fotovoltaikoa du ardatz, eta bosgarrenak eta seigarrenak, berriz, haren alternatibak azaltzen dituzte. Azkenik, ingurumen erantzukizunari buruzko Legea aldatzeko eskatzen dute.

Zehazki, IFV Camino Javier-ari dagokionez, alegazio-egileak honako hau adierazi du:

–Energia ateratzeko planteatutako 260 metroko aireko linea lurperatzeko eskatzen du.

–Proiektuarekin batera, ingurumen ukipenen azterketarik ez dagoela esan du.

4. alegazioa.–Ekologistak Martxan-Ongaiz elkartearena.

Ekologistak Martxan-Ongaiz, 2021eko apirilaren 29an aurkeztutako alegazioan, Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearen 3. alegazioaren antzeko alegazio-dokumentua aurkeztu du.

Epez kanpo jasotako txostenak:

4. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalarena, 2021eko abenduaren 10ekoa.

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, 2021eko abenduaren 10eko txostenean, hauxe adierazten du: Nafarroako Inbentario Arkeologikoan dagoen informazioa aztertuta, jakinarazten da proiektuak ez duela ukitzen inongo aztarnategi arkeologiko katalogaturik.

5. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2022ko maiatzaren 12koa.

Espedientean Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren aldeko txostena, 2022ko maiatzaren 12koa, jasotzen da (Erref.: 2021-O-419 MP). Eta horren bidez separata honetan jasotako jarduketen aldeko txostena egiten da: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa "IFV Camino de Javier instalazio fotovoltaikoa (998,76 kWp) egiteko proiektua" Zangozako udalerrian (Nafarroa), Manuel Cañas Mayordomo eta Antonio Misas Alcalde ingeniari teknikoek 2020ko azaroan sinatua. Izan ere, horiek gauzatuta ez da aurreikusten ibilgu publikoetan edo ur-lasterretan eragitea.

II. ERANSKINA

Alegazio eta txostenei emandako erantzuna

Jarraian, erantzuna ematen zaie kontsulten izapidearen eta jendaurreko aldiaren ondorioz jaso diren txosten eta alegazioei:

1. txostena.–Zangozako Udalarena, 2021eko otsailaren 4koa.

Zangozako Udalak lurzoru urbanizaezineko obra-lizentziak emateko hartu duen luzamendua aintzat hartuta, sustatzaileak adierazi du Udalarekin berarekin harremanetan daudela lizentzia hori ahalik eta lasterren eman dadin.

2. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atalarena, 2021eko martxoaren 12koa.

Sustatzaileak adierazi du ados dagoela Ondare Arkitektonikoaren Atalak egindako txostenarekin. Txosten horretan adierazten denez, Camino Javier instalazio fotovoltaikoak ez du ondare arkitektonikoaren gaineko eraginik.

3. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, 2021eko martxoaren 16koa.

Sustatzaileak adierazi du ezen, Nafarroako Eremuko Banaketa-buru Eduardo Ryan Murua jaunak egindako txostena aztertu ondotik, ados dagoela txosten horretan azaldutakoarekin. Txosten horretan baimena ematen da Camino Javier instalazio-proiektuan zehaztutako lanak egiteko.

1. alegazioa.–Ana Gurbindo Cizur andrearena.

Sustatzaileak alegazio horien aurka argudiatu du ereduzko dokumentu bat dela, eta haize proiektuak aipatzen dituela, baina IFV Camino Javier izenekoa proiektu fotovoltaiko bat da.

Proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondoriozko CO2-ren emisioak izanen dituen eraginei dagokienez, Ana Gurbindo Cizur andreari jakinarazi behar zaio landarerik gabe gelditzen den estalki mugitua berriz hasierako egoerara itzuliko dela. Era berean, instalazioak eraiki eta jardun bitartean sortzen diren CO2 emisioak ere hartu dira kontuan, proiektu exekutiboak jasotzen duen bezala.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, aurrekoaz gain, adierazi behar du proiektuak ingurumen ukipenetarako baimena duela, honen bidez emana: 33E/2022 Ebazpena, otsailaren 10ekoa, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariak emana.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Ana Gurbindo Cizur andreak aurkeztutako 1. alegazioa ezestea.

2. alegazioa.–Gurelur elkartearena.

Sustatzaileak adierazi duenez, proiektu fotovoltaiko honen ezaugarriak direla eta, ingurumen ukipenetarako baimen bat izapidetu da.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak adierazi behar du, zegokion iragarkian jaso bezala, proiektua jendaurreko informazioaren izapidetik igaro zela, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak).

Ingurumen ukipenetarako baimena Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 27. artikuluan arautzen zen (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak indargabetua), eta ez zen behartzen proiektua jendaurrean jartzera ingurumen-ondorioetarako.

Proiektuak ingurumen ukipenetarako baimena du, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 33E/2022 Ebazpenaren bidez emana.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Gurelur elkarteak aurkeztutako 2. alegazioa ezestea.

3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearena.

Alegazio hori ikusita, sustatzaileak elkarte horrek alegatutakoaren aurka argudiatzen du, eta berriz azpimarratzen du IFV Camino Javier instalazio fotovoltaikoa ingurunean hobeki integratzeko egindako lana.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak adierazi behar du, zegokion iragarkian jaso bezala, proiektua jendaurreko informazioaren izapidetik igaro zela, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak).

Ingurumen ukipenetarako baimena Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 27. artikuluan arautzen zen (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak indargabetua), eta ez zen behartzen proiektua jendaurrean jartzera ingurumen-ondorioetarako.

Proiektuak ingurumen ukipenetarako baimena du, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 33E/2022 Ebazpenaren bidez emana. Ebazpenak adierazten duenez, energia ateratzeko linea elektrikoa lurpeko zati bakar batean gauzatuko da, alternatiba bideragarria ikusten delako, eta abifaunaren gaineko ingurumen eragin txikiagokoa.

Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legearen aldaketari dagokionez, adierazi behar da izapidetzen ari den espedientearekin zerikusirik ez duen gaia dela.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteak aurkeztutako 3. alegazioa ezestea.

4. alegazioa.–Ekologistak Martxan-Ongaiz elkartearena.

Sustatzaileak alegazio horien aurka argudiatu du ereduzko dokumentu bat dela, eta haize proiektuak aipatzen dituela, baina IFV Camino Javier izenekoa proiektu fotovoltaiko bat da.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak 3. alegazioan hartutako erabaki bera hartu behar du, antzeko edukia baitute.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Ekologistak Martxan-Ongaiz elkarteak aurkeztutako 4. alegazioa ezestea.

4. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalarena, 2021eko abenduaren 10ekoa.

Sustatzaileak adierazten du ados dagoela Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak egindako txostenarekin. Txosten horrek dio ez dagoela eraginik Camino Javier instalazio fotovoltaikoari dagokionez, eta txosten horretan egindako iradokizunak kontuan hartuko dituztela.

5. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoarena, 2022ko maiatzaren 12koa.

Sustatzaileak adierazten du ezen, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egindako txostena aztertuta, ados dagoela txosten horretako IFV Camino Javier instalazio fotovoltaikoaren aldeko edukiarekin, eta agirian jasotako ohar guztiak aintzat hartzen dituela.

Iragarkiaren kodea: F2212686