204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 870., 871. eta 872. lurzatietan.
Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2022ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Víctor Martínez Ojerrek eta María Martínez Ojerrek sustatua, aldatzeko eraikuntzen tipologia eta lerrokadurak 1. poligonoko 870., 871. eta 872. lurzatietan (Viñavieja kalea, 18, 20 eta 22 zenbakiak).

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213334