204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1522/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez David Carlos Peralta Donner jauna izendatzen baita Tafalla-IV. Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendari.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.3 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu Osasun Mentaleko Taldeetako zuzendariak, abenduaren 2ko 217/1994 Foru Dekretuak arautzen duen prozedura erabiliz.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. David Carlos Peralta Donner jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tafalla-IV. Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendari izendatzea.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2213056