204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

441/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 398/2022 Ebazpenean atzemandako bi akats material zuzentzen dituena; ebazpen horren bidez derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2022-2023 ikasturterako.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 398/2022 Ebazpenaren bidez, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2022-2023 ikasturterako. Ikusirik bi akats material egin direla, bidezkoa da haiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Atzemandako bi akats materialak zuzentzea Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 398/2022 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken 2022-2023 ikasturterako deialdi orokorra onetsi zen. Hona hemen zuzenketa:

6. oinarrian (Bekak eta laguntzak hartzea ea haien zenbatekoa), 2.6 atalean (Laguntza berezia), 2. eta 3. puntuetan, honako hau dioen tokian:

"2. Laguntza eskatzen duen ikaslea 2006ko urtarrilaren 1a baino lehen jaio izana".

"3. Familia multzo hauetako batean egotea:

a) Errenta hartzaile nagusia 2020an gutxienez 10 hilabetez langabezian izan duten familiak".

Honako hau behar du:

2. "Laguntza eskatzen duen ikaslea 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen jaio izana".

"3. Familia multzo hauetako batean egotea:

a) Errenta hartzaile nagusia 2021ean gutxienez 10 hilabetez langabezian izan duten familiak".

2. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko urriaren 4an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2213290