204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Asunción Navarro Aguirrek sustatuta. Xedea da aldatzea araudi aplikagarria, 1. poligonoko 164. lurzatian beheko solairuan eraiki daitekeen gehieneko sakonera ezabatzeari buruz.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213303