204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

88/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Ana Bretaña de la Torre andrea Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zuzendari nagusiak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren hogeita batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ana Bretaña de la Torre andrea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatzea, 2022ko irailaren 22tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2212728