204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

397/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Zizur Txikiko "Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena, bere instalazioak aldatzeagatik eta hasierako baimena emateko kontuan hartu ziren espazioen erabilera edo xedea aldatzeagatik.

Zizur Txikiko "Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titularrak eskaera bat aurkeztu du bere ikastetxean egindako egokitzapen-obren berri emateko eta Lanbide Heziketako ziklo jakin batzuk emateko daukan baimena aldatzeko, instalazioetan aldaketak egin direlako eta, horren ondorioz, hasierako baimena emateko kontuan hartu ziren espazioen neurriak eta/edo erabilera aldatu delako.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak emandako aldeko txostena ikusita, non adierazten baita instalazio berriek betetzen dituztela aldaketaren xedeko irakaskuntzak emateko eskatzen diren baldintzak.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Zizur Txikiko "Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena aldatzea (ikastetxearen kodea: 31008864), instalazioak aldatzeagatik eta hasierako baimena emateko kontuan hartu ziren espazioen erabilera edo xedea aldatzeagatik.

2. Baimenaren aldaketak 2022-2023 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak, eta honako heziketa ziklo hauei eraginen die:

1.–"Administrazioa eta Finantzak" heziketa zikloa, "Administrazioa eta Kudeaketa" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu. (343/2015 Ebazpena, uztailaren 3koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana).

2.–"Zuzendaritzarako Laguntza" heziketa zikloa, "Administrazioa eta Kudeaketa" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu, goizeko txandan. (343/2015 Ebazpena, uztailaren 3koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana).

3.–"Marketina eta Publizitatea" heziketa zikloa, ''Merkataritza eta Marketina'' lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu. (343/2015 Ebazpena, uztailaren 3koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana).

4.–"Nazioarteko Merkataritza" heziketa zikloa, "Merkataritza eta Marketina" lanbide arlokoa: 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu. (343/2015 Ebazpena, uztailaren 3koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana).

5.–"Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa" heziketa zikloa, "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu. (252/2017 Ebazpena, martxoaren 14koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana).

3. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuak geratuko diren ikastetxearen datuak berberak izanen dira, erregistro-idazpenetan ez baita aldaketarik izan.

4. Ikastetxeko titularrari gogoraraztea ezen, ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa gertatzen bada, behar den baimena eskatu beharko diola Hezkuntza Departamentuari, bat etorriz Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan ezarritakoarekin.

5. Adieraztea, halaber, ikastetxearen baimena baliogabetzen ahalko dela aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan jasotako kasuetan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2212678