204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

421/2022 EBAZPENA, irailaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Miren Edurne Leonis Sarratea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialean sartzea, 2022ko deialdi bakarrerako.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 414/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen 2022ko deialdia onetsi zen, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezarri ziren. Ebazpen horren 6. puntuan, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kideak izendatu ziren.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Miren Edurne Leonis Sarratea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kide gisa sartzea, 2022ko deialdi bakarrerako.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Euskara Atalari, EGAren Bulegoari, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunari.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2213075