204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

91/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Eskubide Sozialetako Departamentuko erakunde autonomo diren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Espedientean jasota dago Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruz egin duen txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko urriaren bostean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Erdi mailako tituludunak (administrazio arloa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 5027 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa San Jose zentroan duena eta plantilla organikoan 2913 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 11534 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Zaintzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa San Jose zentroan duena eta plantilla organikoan 11535 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2213315