204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arau Subsidiarioen aldaketa xehakatua, Lehentasunezko Birgaitze Eremua hirigune historikoarekin mugatzeko. Behin betiko onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2022ko irailaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa xehakatua, Lehentasunezko Birgaitzeko Eremua hirigune historikoarekin mugatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko abuztuaren 11ko 160 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen eta jendaurreko epean ez da alegazio edo iradokizunik aurkeztu.

Horrela bada, espedientea argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedaturikoa betez.

Arantzan, 2022ko irailaren 26an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213284