204. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1472. lurzatian. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2022ko apirilaren 7ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Orkoiengo 1. poligonoko 1437. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Jorge Oteiza kalea 30, Orkoien), Milton Rául Changok eta Elena Santos Guevarak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2022ko irailaren 15eko osoko bilkuran erabakita.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Orkoienen, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213294