199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

80/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

81/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

82/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapeneko Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatu ziren.

83/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, uztailaren 30eko 212/2001 Foru Dekretua indargabetzen duena. Haren bidez arautu ziren osasun-laguntza jasotzeko beste autonomia erkidegoetara desbideratzen diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren pazienteen bidaietarako, ostaturako eta otorduetarako dietak.

1.1.3. Foru Aginduak

241/2018 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez mugak jartzen dira 2018. urtean neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

241/2018 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, uztailaren 31ko 193/2018 Ebazpena berretsi du, zeinaren bidez onetsi baitzen honako lanpostu hauek oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu bat, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko lau lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko bi lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu bat eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu bat.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduraren oposizioaldian lortutako kalifikazioen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

419E/2018 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez laguntzak emateko araubide bat ezartzen baita, joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuetarako, osasun laguntza jasotzearren Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora bideratzen diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pazienteentzat.

1521E/2018 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira diru-laguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzeko, 2018ko urritik 2019ko irailera.

1522E/2018 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira deialdi bat eta hura arautzeko oinarriak, diru-laguntzak eman daitezen Petö metodoaren tratamendua har dezaten garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikatuak dituzten hamasei urtetik beherakoek 2018ko urritik 2019ko irailera bitarte.

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak abuztuaren 8an emandako 1521E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira diru-laguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzeko, 2018ko urritik 2019ko irailera.

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak abuztuaren 8an emandako 1522E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat arautzeko oinarriak onetsi dira, diru-laguntzak eman daitezen Petö metodoaren tratamendua har dezaten garun-paralisia diagnostikatua duten hamasei urtetik beherakoek.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Uraren goi hornidurako lanak: Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak”.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako exekuzio unitate honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko Plan Partzialeko UE-C”.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 26an hartua, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen baita Focke Meler Gluing Solutions SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua.

332E/2018 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Oltza Zendeako udal-mugartean grafito artifiziala eta bigarren mailako beste produktu batzuk fabrikatzeko instalazio batean aldaketa nabarmena egiteko baimena ematen duena. Jardueraren titularra Graftech Ibérica SL da.

333E/2018 EBAZPENA, irailaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren zuzendariak emana, Tuterako udal-mugartean papera fabrikatzen duen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Aldaketa-proiektuaren xedea da baimenaren baldintzak berrikustea, TEOei buruzko ondorioak jasotzen dituen 2014/687/EB erabakiak dioenera egokitzeko. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintzak. Instalazioaren titularra Papertech SL da.

335E/2018 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Noain-Elortzibarko udal-mugartean dagoen hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera onartzen duena; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak instalazio horren ingurumen baimen integratua emateko tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak eta neurriak ere bai. Instalazioaren titularra Productos Oppac SA da.

336E/2018 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren zuzendariak emana, Orkoiengo udal-mugartean aluminio-aleaziozko hagunak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Mapsa SCL da eta aldaketaren xedea makinaria berria sartzeko proiektua gauzatzea; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak Ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete beharko dituzte, eta, gainera, ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintzak.

674E/2018 EBAZPENA, irailaren 3koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen eraginaren txostena ematen duena Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean hondakinak kudeatzeko proiekturako, Galar Zendeako udal-mugartean. Sustatzailea Iruservi SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, etxezain lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2, 3, 4 eta 5/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

ARTZIBAR

Udal ordenantza, Ikasketetarako laguntzak arautzen dituena.
Behin betiko onespena

ATETZ

Informazio publikoa, “Edateko ura erregulatzeko biltegi berria Zigandan eta Egillorren” obrak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioarena

BERRIOZAR

2018ko lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (2. seihilekoa), Ekonomia-jardueren zerga (EJZ) eta pasabideak borondatez ordaintzeko epea

BURLATA

Laburpena, 2018an kultura eta arte jarduerak
egiteko diru-laguntzen deialdiarena

ZARRAKAZTELU

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

OLTZA ZENDEA

Laburpena, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoarena (elkarte, instituzio, fundazio edota gobernuz
kanpoko erakundeentzat), 2018ko aurrekontutik

Laburpena, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoarena (GGKEak, 2018)

CORTES

“El Valle-Valdenavarro” eta “SET Cortes” parke eolikoen instalaziorako Cortesko udal-mugartean herri-lurren erabilera lagatzeko desafektazioaren baldintza-agiriaren
hasierako onespena. Jendaurrean jartzea

Cortesko udal-mugartean herri-lurren okupazioaren hasierako onespena, autonomia erkidegoen arteko Puylobo izeneko lurpeko linea elektrikoa instalatzeko. Jendaurrean jartzea

ETXARRI ARANATZ

2018ko aurrekontu-aldaketen hasierako onespena: 2018/09U, 2018/010U, 2018/11U, 2018/12U, 2018/13U eta 2018/14U

MENDIGORRIA

Izen ofizialen aldaketak. Jendaurreko informazioa

METAUTEN

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Egoitza elektronikoa sortzea

SAN ADRIAN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

TAFALLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Laburpena, haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze
eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei, haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta hezkuntzako beharren eremuan

Laburpena, laguntza ekonomikoena. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei

TUTERA

Ordenantza, Tuteran ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aldaketa, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planaren aldaketa. Hasierako onespena

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

103/2017 eta 234/2017 administrazioarekiko
auzi-errekurtsoen epaia

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO UNO DE PAMPLONA

Procedimiento ordinario 592/2017

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Juicio verbal 29-D/2018

Juicio verbal (Desahucio Falta pago-250.1.1) 405/2018

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO TRES DE PAMPLONA
(JUZGADO DE FAMILIA)

Procedimiento de familia 257/2018

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO SEIS DE PAMPLONA

Notificación de sentencia juicio verbal 956/2017

JUZGADO DE INSTRUCCIÓN
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Juicio inmediato sobre delitos leves 1996/2018

JUZGADO DE INSTRUCCIÓN
NÚMERO TRES DE PAMPLONA

Juicio sobre delitos leves 565/2018

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO UNO DE PAMPLONA

Citación. Despido objetivo individual 633/2018

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Citación. Procedimiento ordinario 699/2018

Procedimiento de Seguridad social 221/2016

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO TRES DE PAMPLONA

Citación. Procedimiento ordinario 428/2018

Citación. Seguridad Social 966/2017

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO CUATRO DE PAMPLONA

Ejecución de títulos judiciales 79/2018