199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoarena (GGKEak, 2018)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (kodea): 418106.

Alkatetzaren 2018ko abuztuaren 31ko 377/2018 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte hartu ahal izanen dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean eginez gero jarduera.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen baitan, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu diru-laguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauza ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala pasadizoan diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 5.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2018ko urriaren 4an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1812109