199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

241/2018 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, uztailaren 31ko 193/2018 Ebazpena berretsi du, zeinaren bidez onetsi baitzen honako lanpostu hauek oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu bat, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko lau lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko bi lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu bat eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu bat.

Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren bidez honako lanpostu hauek oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu bat, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko lau lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko bi lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu bat eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu bat.

Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 162/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, epaimahaiaren osaera aldatu zen, eta interesdunei hamar egun balioduneko epea eman zitzaien, ebazpena argitaratu zen egunaren biharamunetik kontatzen hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin bazuten, horiek zuzentzeko.

Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea bukaturik, Barneko zuzendari nagusiak uztailaren 31n emandako 193/2018 Ebazpenaren bidez, deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Ekainaren 20ko 162/2018 Ebazpenean akatsa atzeman zen, Sergio Sainz Yanguas jauna baztertzeko arrazoiei zegokienez. Horrenbestez, Barneko zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 213/2018 Ebazpenaren bidez, ebazpen hori aldatu zen akats hori zuzentzeko, eta interesdunari hamar egun balioduneko epea eman zitzaion erreklamazioak aurkezteko eta, hala bazegokion, egindako akatsak zuzentzeko.

2018ko urriaren 2an, Sergio Sainz Yanguas jaunak zuzenketa idazkia aurkeztu du. Idazki hori eta horrekin aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, deialdian onartua izateko baldintzak betetzen dituela erabaki da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluen eta Batxilergokoen baliokidetzak ezartzen dituen ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduaren lehenbiziko xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Horrenbestez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi duen uztailaren 31ko 193/2018 Ebazpenaren edukia berretsi besterik ez dago, eta bertan Sergio Sainz Yanguas jauna izangai onartuen artean dago, txanda murriztuaren barnean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak xedatutakoa erabilita,

EBATZI DUT:

1. Uztailaren 31ko 193/2018 Ebazpena berrestea, zeinaren bidez onetsi baitzen honako lanpostu hauek oposizio bidez betetzeko deialdiaren onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu bat, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko lau lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko bi lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu bat eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Sergio Sainz Yanguas jaunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1812196