199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 26an hartua, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen baita Focke Meler Gluing Solutions SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua.

Focke Meler Gluing Solutions SAk, 2018ko ekainaren 28an, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Orkoienen (Nafarroa) dituen instalazioak handitzeko inbertsio plana.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatu duelarik, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Deklaratzea foru interesekoa dela Focke Meler Gluing Solutions SAk Orkoienen dituen instalazioak handitzeko inbertsio proiektua, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau igortzea Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Focke Meler Gluing Solutions SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811878