199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak abuztuaren 8an emandako 1521E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira diru-laguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak tratatzeko, 2018ko urritik 2019ko irailera.

Oharra: testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialeko “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 413688.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 7an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1811144