199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, etxezain lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko irailaren 18an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKI DA:

Lehena.–Onestea deialdiaren oinarriak Tafallako Udalaren zerbitzuko etxezain lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Horren berri ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2018ko irailaren 24an.–Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

DEIALDIAREN OINARRIAK TAFALLAKO UDALAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ZERBITZUKO ETXEZAIN LANPOSTU HUTS BAT LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Tafallako Udalaren zerbitzuko etxezain lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzea; lanpostu horrek 06.5.17 kodea du Tafallako Udalaren plantilla organikoan.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez (2017ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 3an), Tafallako Udalaren 2016ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Bertan, besteak beste, etxezain lanpostu huts bat onetsi zen, funtzionario araubidekoa eta D mailakoa.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz egingo da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

3.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

3.2. Lehiaketa honetan beteko den lanpostua hau izango da: deialdian bertan hasieratik eskainitakoa eta, hala badagokio, aurreko lerroaldean aipatzen den kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

3.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolaketa arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

4.–Betebeharrak.

4.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, lehiatzaileek betebehar hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Tafallako Udalaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) D mailan egotea.

c) Etxezain lanpostu baterako izendatua izatea.

4.2. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

4.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izango dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

4.4. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.–Ordainsariak.

Lekualdatzen den langileak, indarra duten xedapenek eta indarreko plantilla organikoak ezarritako lansariak jasoko dituzte.

6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tafallako Udalaren erregistro orokorrean (Nafarroa plaza, 5) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

6.2. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari jarraikiz aurkeztuko dira; haietan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

6.3. Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala konpultsaturik. Tafallako Udalari emaniko zerbitzuei buruzko merezimenduak, administrazio horrek ofizioz egiaztatu beharko dituenak.

7.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

7.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean bazterturiko izangaiek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, deialdia onetsi duen organoak lehiaketa hutsik gelditu dela deklaratuko du, eta inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

7.2. Izangai bazterturik ez bada, Alkatetzak zuzenean onetsiko du behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko du.

8.–Epaimahaiaren osaera.

8.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Arturo Goldaracena Asa, Tafallako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–Epaimahaikideak:

1.–José M Velasco Janariz, Tafallako Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: titularrak hautatzen duena.

2.–Tafallako Udaleko langileen sindikatuetako ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Tafallako Udaleko langileen sindikatuetako ordezkariek izendatu beharrekoa.

8.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

8.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

8.4. Epaimahaia ezin da eratu gutxienez bere kideen gehiengoa bertaratzen ez bada.

8.5. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari, administrazio prozeduraren arauetan esku ez hartzeko ezarritako arrazoiren bat gertatzen denean. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

9.–Merezimenduen kalifikazioa.

9.1. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

9.2. Epaimahaiak ezin izango du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

9.3. Izangaiek lehiaketan lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emango zaio lehentasuna.

9.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduei buruz.

9.5. Merezimenduen kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emango du Tafallako Udaleko iragarki taulan eta http://www.tafalla.es web-orrian lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioari dagokionez eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Tafallako Udaleko iragarki taulan eta www.tafalla.es web-orrian, eta izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, deialdia egin duen organoari igorriko dio espediente osoarekin batera.

Deialdia egin duen organoak jasotzen duenean izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, beharrezkoa bada, hasiera batez deitutako lanpostu kopurua handitzeari buruzko erabakia hartu edo ebazpena emango du.

11.–Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Deialdia egin duen organoak lanpostua adjudikatuko du eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

11.2. Izangai izendatuak lanpostuaren jabetza hartu beharko du izendapenaren eta adjudikazioaren jakinarazpena eman ondoko hamar egun naturaleko epean.

11.3. Lanpostuaz jabetu aurretik, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren datu-basean ez dagoela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko du lehiakideak.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2018ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emango zaio, urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emango zaio.

2. Honako a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izango da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emango dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emango zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emango zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2.–Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3.–Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo haiek antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Baremoaren b) apartatu honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

Iragarkiaren kodea: L1811970