199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Izen ofizialen aldaketak. Jendaurreko informazioa

Mendigorriko Udalak, 2018ko irailaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen mugarteko eta udalerriko izen ofizialen toponimoen aldaketa.

–Populazio entitateak:

  • Muruzábal de Andión eta Nuestra Señora de Andión.

Bi lekuen izenak ofizial egiten dira bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Leku hauek, gaztelaniazko izen ofizialez gainera, euskarazko jatorrizko toponimoaren izena hartuko dute, eta honela deituko dira:

  • Muruzábal de Andión/Muruzabal Andion.
  • Nuestra Señora de Andión/Andiongo Andre Maria.

–Eraikina:

  • Ermita de Santiago.

Honela deituko da:

  • Done Jakueko ermita.

Udalerri horren “Mendigorría” izen ofiziala jatorrizko euskarazko “Mendigorria” toponimoarekin onesten da, eta grafia horretan ez darama azento ortografiko edo tilderik, euskal hizkuntzaren arauekin bat.

Jendaurrean egongo da hilabetez, interesdunek epe horretan bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Mendigorrian, 2018ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1811785