199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoena. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 417833.

2018ko laguntzen deialdia, honako honetarako:

–Pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrak asetzeko.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzuteko.

–Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko.

A) Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren laguntzarik gabe daudenak ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

B) Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko premiei erantzutea, eremu hauetan:

–Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.

–Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.

–Nutrizioa eta higienea.

–Osasunarekin ikusteko duten laguntzak.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.

–Txikilandia udal ludoteka.

–Tafallako Haur Eskola.

–Eskolako materialak.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko irailaren 20koan.

D) Zenbatekoa: 6.400 euro.

“Gizarte larrialdietarako transferentziak” izeneko 0-23111-4800000 partidak finantzatuko ditu deialdi honetako laguntzak.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2018ko abenduaren 15a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

F) Diru-laguntza kudeatzen duen organoa: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2018ko urriaren 3an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1812111