199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoarena (elkarte, instituzio, fundazio edota gobernuz
kanpoko erakundeentzat), 2018ko aurrekontutik

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (kodea): 418108.

Alkatetzak 2018ko abuztuaren 31n emandako 378/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa (elkarte, instituzio, fundazio edota gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2018ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak:

Diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten elkarteek, instituzioek, fundazioek edota gobernuz kanpoko erakundeek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen baitan, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu diru-laguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeetatik Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egiten dituzten horiei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira: 6.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2018ko urriaren 4an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1812108