199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

27. artikulua (Laguntzaren zenbatekoa) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

“Diru-laguntzen zenbatekoa hau izango da:

–Honako kale hauetan dauden lokalak: Arbollones, Chapinerías, Concarera, Cunchillos, Horno Higuera, Hortelanos, Juicio, La Vida, Magallón, Merced, Pasaje, Plaza Vieja, Pontarrón, Portal, Rúa, San Julián, Tornamiras, Verjas eta Horno del Pasaje: %60.

–Alde Zaharreko gainerako kaleetan dauden lokalak (BBEPBko eremua): %35.

–Hiriguneko gainerako kaleetan dauden lokalak: %25”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2018ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1812013