199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

674E/2018 EBAZPENA, irailaren 3koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen eraginaren txostena ematen duena Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean hondakinak kudeatzeko proiekturako, Galar Zendeako udal-mugartean. Sustatzailea Iruservi SL da.

2018ko apirilaren 26an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatuari hasiera emateko eskaera igorri zion Galar Zendeako Udalak Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari. Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9. multzoan, e) epigrafean.

21/2013 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen eraginaren txostena eman aurretik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak kontsulta egin die ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, beren eskumenei dagokienez oharrak edo iradokizunak egin ditzaten. 15 kontsulta egin dira, eta Galar Zendeako Udalaren, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren erantzunak jaso dira. Ebazpen honen I. eranskinean kontsultatutako entitateen zerrenda biltzen da, baita jasotako erantzunak ere.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumeneko organoak ebazpen arrazoitua emanen duela proiektua ohiko ingurumen eraginaren ebaluazioaren mende jartzeari edo txosten honetan ezarritako baldintzetan ingurumen eraginaren txostena emateari buruz.

Aipatu legean ezarritakoari jarraikiz, honako hauei egin zaie kontsulta: Galarko Udalari, Noain-Elortzibarko Udalari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari, Osasun Zuzendaritza Nagusiari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Nafarroako Ekologistak Martxan taldeari (ekologistak martxan Iruñea), Gurelur-Ingurune naturala babesteko Nafarroako funtsari, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Landazuriari eta Seo/Birdlife-ri. Jarraian adierazten diren hiru erantzun hauek jaso dira.

Galarko Udalak uste du proiektuak eragin nabarmenak izan ditzakeela, hala sortutako hondakinei dagokienez nola zaratari dagokionez.

Udalak planteatzen du ezen kanpoan metatutako hondakinak eremutik atera litezkeela haizea dagoenean. Bestalde, espazio publikotik dagoen ikusizko inpaktuaren arazoa ere aipatzen du. Aurkeztutako memorian, honako konponbide hau proposatzen da ikusizko inpakturako eta paperak edo plastikoak lursailetik atera ez daitezen: oihal plastifikatu opakua jartzea itxituraren barnealdean eta landaketak egitea zenbait eremutan. Alabaina, udalaren iritziz, neurri horiek ez dira nahikoa eta ez dira egokitzen Batzarraren erabakian adierazitako baldintzetara (lursailaren itxitura guztiz opakua eta estetikoki inguruko nabeekin bat datorrena, hormigoizko hormak bezalako konponbideak edo antzekoak, eta beharrezkoa izanen da metatutako material arinenak kanpora irteten ez direla bermatzen duen konponbidea, halako moduz non goiko aldetik ere, “tapa” baten moduan, helduko zaien).

Zaratari dagokionez, udalak adierazi du jarduera honek soinu ukipen larriak eragin ditzakeela, eta proiektuaren memorian proposatutako neurriak ez direla nahikoa, ez delako jarduera isolatua.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bidez emandako txostenean adierazi du ezen, bide-azpiegituei dagokienez, ez dagoela ukipenik eta adierazi beharko dela Nafarroako errepide sarean trafikoa nabarmen areagotuko ote den jarduera hori ezartzearen ondorioz. Azkenik, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea betetzeko derrigortasuna aipatzen da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak txosten bidez adierazi du proiektuak ez daukala osasunaren gaineko ebaluaziorik proiektuak populazioarengan izan ditzakeen balizko ondorioak baloratzeko, eta lehentasunezkotzat jotzen du aipatu ebaluazioa.

Proiektatutako jardueraren xedea da dagoeneko existitzen den jarduera bat birkokatzea, hain zuzen ere, dagoen poligono bereko beste toki batean. Destino berria Galarko udal-mugarteko Noain-Ezkirozko 1. poligonoko 392. lurzatia da, T kaleko 41. zenbakian; 2050,8 m²-ko nabea izanen du, eta 116 m²-ko solairuartea (dagoeneko existitzen dena), eta zelai bat kanpoan tamaina handiko hondakinak biltzeko.

Lurzatiak hornidurako (ura, argia) eta saneamenduko zerbitzuak dauzka (euri urak eta ur beltzak saneamenduko sare publikora bereizteko sistema). Otsailaren 20ko 12/2006 Foru Dekretuaren arabera kutsagarria izan daitekeen jarduera bat denez (foru dekretu horren bidez ezarri ziren urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak), proiektuan aurreikusi da kanpoko zelairako behar bezala iragazgaiztutako hormigoizko zolatak sortzea, urak bildu eta hidrokarburoen bereizgailu batera eramanen dituen sistema batekin.

Honako hauek dira egin beharreko jarduerak:

–Konpresoreen eraikin atxikia eraistea.

–Kanpoko zelaia egokitzea; horretarako, eremu zola gabea nibelatu eta zolatuko da, eta euri urak biltzeko kolektoreak eta hustubideak eraikiko dira, urak hidrokarburoen bereizgailu batera eramanen dituztenak. Era berean, 32 m³-ko edukiera izanen duen hobi estali bat eraikiko da, hormigoi armatuzkoa, lohiak biltzeko.

–Lurzatiko itxituraren egokitze-lanak, honela: oihal plastifikatu berde trinkoa jartzea eta perimetroko landaketa egitea, aldez aurretik zanga bat irekiz eta landare-lurra ekarriz hesiaren perimetro guztira.

–Nabea barnetik egokitzeko lanak.

Jarduera hondakin ez-arriskutsuak jasotzean eta kudeatzean datza, LER kodea duen identifikazio eta sailkapen zerrendari jarraikiz. Memorian agertzen da hori. Hona planteatzen den lana: hondakinetako batzuk trinkotzea eta horiek aldi baterako biltzea (eragiketak: R12: balorizatu aurreko egoitze-lanak eta R13: balorazioa xede duten tarteko eragiketak).

Proiektuaren eta jardueraren ezaugarriak aintzat hartuta, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak txosten bidez adierazi du ezen, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideei jarraikiz, ez dutela ingurumenean ukipen adierazgarririk eraginen aurretik existitzen zen jarduera bat handitzeko eta gaur egungo kokapenetik gertu birkokatzeko lanek, baldin eta inpaktuak murriztu eta zuzentzeko egokiak diren neurriak aplikatuz egiten bada, jarduera sailkatuko udal lizentzian adierazi bezala, lizentzia horrek arautuko baitu jardueraren funtzionamendua.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura osatuta dagoela iritzita, eta azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren gaineko eraginaren ohiko ebaluaziorik ez egitea Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean, Galar Zendeako udal-mugartean, hondakinak kudeatzeko proiektuari, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako ezarritako irizpideei jarraikiz; izan ere, aurretik existitzen den jarduera bat gaur egungo kokapenetik hurbil handitzea denez, eta jarduera sailkatuko udal lizentzian jasotako arintze-neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatuko direnez, ingurumenean muntako ukipenik eragin gabe gara daiteke jarduera. Proiektuaren sustatzailea Iruservi SL da.

2. Aldeko ingurumen eraginaren txostena ematea Noain-Ezkirozko (Nafarroa) industrialdean, Galar Zendeako udal-mugartean, hondakinak kudeatzeko proiektuari buruz, aintzat hartuta jarduera garatuko dela jarduera sailkatuen udal lizentziako baldintzak betez, bai eta honako determinazio hauek ere:

–Konpresoreen nabea eraistearen ondoriozko hondakinak, bai eta kanpoko zelaia prestatzeko lanetatik sortutakoak ere, edo obrak garatzean sor litekeen beste edozein hondakin modu egokian kudeatuko ditu hondakinen kudeatzaile baimendu batek, hondakinen izaera aintzat hartuz.

–Proiektuak adierazten duenez, horrek bete egin beharko ditu ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuan adierazitako hots immisioaren eta dardaren mailak. Foru dekretu horren bidez hotsak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren:

EREMU AKUSTIKO MOTA

L d

L n

Industria sektorea

70 d(B)

60 d(B)

Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren II. eranskinean hiri garapenetarako ezarritako kalitate akustikoko helburuak betetzea; dekretu horrek Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen du.

EREMU AKUSTIKO MOTA

L d

L e

L n

Industria sektorea

75 d(B)

75 d(B)

65 d(B)

Nolanahi ere, hots-kutsadurari aurrea hartzeko neurri egokiak hartuko dira; eskura dauden teknika hoberenen artetik hots eragin txikieneko teknologiak aplikatuko dira, azaroaren 17ko 37/2003 Legearen 18.2 artikuluaren a) letrari jarraikiz.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Ingurumen Osasunaren Zerbitzuaren bidez adierazi bezala, proiektuan osasunaren gaineko eraginaren ebaluazioa sartu beharko da, Galar Zendeako Udalean tramitatu beharreko proiektuari atxikiko zaiona, jarduera sailkatuko udal lizentzia eskuratzeko tramitean.

3. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, ingurumen eraginaren txostenaren aurka ezin izanen da errekurtsorik jarri, proiektua onesteko egintzaren aurka bide administratibo edo judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Galar Zendeako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 3an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1811121