199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

“El Valle-Valdenavarro” eta “SET Cortes” parke eolikoen instalaziorako Cortesko udal-mugartean herri-lurren erabilera lagatzeko desafektazioaren baldintza-agiriaren
hasierako onespena. Jendaurrean jartzea

Azterturik 2011ko abuztuaren 31n Nafarroako Gobernuak hartutako erabakia, zeinaren bidez Cortesko Udalaren herri-lurretako 99.797,56 metro koadroren desafektazioa onesten baita.

Ikusirik El Valle-Valdenavarro eta SET Cortes parke eolikoen titulartasuna aldatuko dela, Sistemas Energéticos el Valle SL sozietatearena izatera pasatuko baitira, eta desafektaziorako 30 urteko epea eguneratu behar dela, herri-lurraren okupazioa eta parkeen eraikuntza ezin izan baita gauzatu, zeren parke eolikoa konektatzeko posizioa, Red Eléctrica (SET La Serna), heldu den 2019. urtean eraikiko baita.

Ikusirik Sistemas Energéticos el Valle SL enpresaren eskaera, 2018ko irailaren 17koa (Erregistroko sarrera zenbakia: 903/2018), desafektaturiko herri-lurraren erabilera lagatzeko Gamesa Energía SAU enpresari.

Azterturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duena, Cortesko Udalak honako erabaki hau hartu du 2018ko urriaren 8ko osoko bilkura berezian, zinegotziak aho batez ados zirela (11 boto alde):

Lehena.–Hasiera batez onestea “El Valle-Valdenavarro” eta “SET Cortes” parke eolikoen instalaziorako Cortesko udal-mugartean herri-lurren erabilera lagatzeko desafektazioaren baldintza-agiriaren testu bategina. Testu bategina gehitzen da erabaki honen eranskin moduan.

Bigarrena.–Presako tramitea ematea prozedurari, obrak 2018ko azaroan hasteko eta 2019ko abenduaren 1a baino lehen bukatzeko beharra dagoelako, instalazioen energizazio epeak betetzearren.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hamabost eguneko epean, aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora igorriko da, onets dadin.

Onetsitako testu bategina Cortesko Udalaren Gardentasun atarian dago, eta kontsulta daiteke honako esteka honen bidez: http://cortes.sedelectronica.es/transparency/d31dcc5e-e8ff-4f0a-bce2-0f96e921959f/

Cortesen, 2018ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1812101