199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Uraren goi hornidurako lanak: Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak”.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 24an emandako 288/2018 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egunez jendaurrean jarri zen eta hasiera eman zitzaion desjabetze prozedurari.

Jendaurreko epea bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 597/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi ziren honako proiektu hau eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: “Uraren goi hornidurako lanak: Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak”.

Mendinuetako konponbidea, 6. fasea izeneko proiektuaren xedea da –Nafarroako Gobernuaren 2017-2019 Toki Inbertsioen Planak finantzatua– uraren hargune bat jartzea Nafarroako Ubidean, Mendinuetako jaurerriaren ondoan (hortik datorkio izena) eta, ponpatuta, ura eramatea Urrozko ur biltegi orokor batera, eta handik banatzea, lurpeko hodien bidez, Urrozko, Lizoaingo, Itzagaondoko eta Untzitiko udaletako herrietara.

Mendinuetako konponbidea, 6. fase proiektuaren okupazioaren presaren arrazoia hauxe da: uraren goi hornidura eman behar zaie Lizoaingo eta Itzagaondoko udaletako herririk urrunenei (Leiun lehenbiziko kasuan eta Iriso eta Turrillas bigarrenean), edateko uraren behar nabarmena baitute.

Nafarroako Gobernuak, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak alegatutako arrazoiak ikusita, eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Deklaratzea presakoa dela honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: “Uraren goi hornidurako lanak: Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak”.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau jakinaraztea Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari.

Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811875