199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze
eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2018. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei, haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta hezkuntzako beharren eremuan

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 417828.

A) Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren laguntzarik gabe daudenak ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

B) Xedea: adingabeen oinarrizko premiei erantzutea, kirol jardueretan (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol klubenak) eta Eguberrietako jostailuen kanpainan parte har dezaten; 35 euroko laguntza emanen da haur bakoitzeko.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian eta 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko irailaren 20koan.

D) Zenbatekoa: 5.450 euro.

Honako partida hauek finantzatuko dituzte laguntzak: “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko laguntza sozialeko transferentziak” izeneko 0 23111 480000 partida: 3.000 euro, kirol jardueretarako (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol klubenak); eta “Caixako laguntza sozialeko transferentziak” izeneko 0 23111 4800001 partida: 2.450 euro, Eguberrietako jostailuen kanpainarako.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2018ko abenduaren 15a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

F) Diru-laguntza kudeatzen duen organoa: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2018ko urriaren 3an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1812110