199. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2, 3, 4 eta 5/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2018ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontuko 2., 3., 4. eta 5. aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Añorben, 2018ko urriaren 5ean.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1812199